Tarso
Tarso[1] (hititeraz: Tarsa, antzinako grezieraz: Ταρσός) Turkiako hegoaldeko hiria da, Asia Txikian (Zilizia). San Pauloren sorterria.
Tarso Tarso | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Turkia |
Ordu eremua | UTC+2 (udan UTC+3) |
Alkatea | Burhanettin Kocamaz |
Posta kodea | 33xxx |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°55′N 34°54′E |
Azalera | 2.240 km² |
Altuera | 23 m |
Demografia | |
Biztanleria | 339.676 (2018) 346.715 (2020) 342.373 (2019) 329.494 (2016) 238.276 (2010) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019) |
Dentsitatea | 151,64 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Langen (Hessen) |
http://www.tarsus.bel.tr www.tarsus.bel.tr |
Historia
K.a. XII. mendean argolidarrek sortu zuten. Hititek hartu zuten, eta itsasoko herriek ere menderatu zuten. Asiriarren eta persiarren mendean egon zen. K.a. 333. urtean Alexandro Handiak bereganatu zuen, eta ondoren seleukotarren mende egon zen. Pompeiok hartu zuen eta Juliopolis izena izan zuen denbora labur batez. 780. urtean arabiarren esku geratu zen, 965. urtean Nizeforok konkistatu zuen, eta 1199. urtean Ziliziako Armeniar Erresumako hiriburu bihurtu zen. 1359. urtean mamelukoek hartu zuten, eta ondoren otomandarren esku egon zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindiaren 147. araua (ANTZINATEKO HIRIEN EUSKARAZKO IZENAK)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.