Tarkino Harroa
Tarkino Harroa (latinez: Lucius Tarquinius Superbus) Antzinako Erromako zazpigarren eta azken erregea izan zen (K.a. 534 - K.a. 509). Tarkino Zaharraren biloba zen. Servio Tulio aitaginarreba hil ondoren eskuratu zuen erregetza. Indar gabe utzi zuen Servio Tuliok aldarrikatu zuen konstituzioa eta, bortxazko neurriak erabiliz, aurrekoek bideraturiko obrak amaitu zituen. Erromatik kanpora, latinoak azpiratu zituen. K.a. 509an, haren seme Sextok Lukrezia, bahitu zuen, Erromako noble baten emaztea (Shakespearek jaso zuen gertakari hori The Rape of Lucretia kontakizun-poema ontzeko), eta, beraz, erromatarrak Tarkino Harroaren aurka matxinatu eta errepublika ezarri zuten, tarkinotarrak hiritik bidalirik.
Tarkino Harroa | |||
---|---|---|---|
K.a. 534 - K.a. 509 ← Servio Tulio - baliorik ez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Antzinako Erroma, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Kumas, ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Gnaeus Tarquinius | ||
Ama | ezezaguna | ||
Ezkontidea(k) | Tullia Major (en) Tullia Minor (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Tarquin dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarkino Harroa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.