Tarkhan
Tarkhan, Kafr Ammar eta Kafr Turkitik gertu, Egiptoko antzinako hilerri baten egungo izena da, Kairotik 50 kilometro hegoaldera eta Menfisetik 35 kilometro hegoaldera kokatua dagoena, Niloren mendebaldeko ibarrean, eta egiptoar inperioaren eraketaren garaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuenetako bat du, K.a. 3000 ingurukoa; nekropoliak, Egiptoko aro aurredinastikoa eta Egiptoko Antzinako Inperioaren garaietako bi mila hilobi baino gehiago ditu.
Nekropolia
Hilerria, 1911 eta 1912an industu zuen Flinders Petriek, garai guztietako hilobiak aurkituz eta, garrantzitsuena dena, horietako asko, egiptoar estatuaren eraketaren garaikoak, K.a. 3000 inguruan. Petriek, bi mila hilobi baino gehiago aurkitu zituen. Horietako gehienak, jende arruntarentzako lurrean eginiko zulo soilak zirelarik, baina badaude, baita ere, Egiptoko I. dinastiako zenbait mastaba ere, jauregi fatxadan apainduak. Badaude, baita ere, Egiptoko lehen tarteko aroko eta Egiptoko hirugarren tarteko aroko lurperaketak. Egiptoko Inperio Ertain eta Egiptoko Inperio Berriko hilobi gutxi aurkitu dira.
Lurperaketa gehienak, lurrean zulatutako putzu soilak baino ez dira. Hil hatuan, itsasontzi batzuk, emakumeentzako bitxiak eta gizonentzako arma eta erremintaren batzuk daude. Material organikoak, ongi kontserbatu dira, zurezko zerraldo asko aurkitu direlarik (gehienak oso xaloak), baita zurezko altzari eta itsasontziak ere. Aurkikuntzarik garrantzitsuenen artean, Narmer faraoiaren zigilu inprimaketak dituen hilobi bat aipatu behar da, baita Egipton aurkituriko arroparik antzinakoenak ere.
Tarkhan aro historiko bezala
Flinders Petriek, 1913an, aztarnategiko indusketei buruzko bere lehen argitalpenean, antzinako aro honentzako izen bereizgarri bat behar zela azaldu zuen, garrantzitsuena dena, eta, beraz, gertuen zegoen herrixkaren izena eman zitzaion, Tarkhan.
Petriek, Kafr Ammar izena erabili zuen nekropoli berean zeuden beranduagoko lurperaketentzako.