Tarim (ibaia)
Tarim[1] (txinera tradizionalez: 塔里木河; pinyinez: Tǎlǐmù Hé; uigurreraz: تارىم دەرياسى, Тарим дәряси) Txinako Xinjiang Eskualde Autonomoko ibai nagusia da. Akesu eta Yarkand ibaien elkartzetik sortua, ekialderantz doa Taklamakan basamortuaren inguruan. Lop Norren itsasoratzen da, ur gazizko laku batzuk. 2.030 kilometroko luzera du eta ez da nabigagarria. Godzareh beheragunetik gertu ibai txirikordatua eratzen du.
Tarim 塔里木河 - Talimu-he | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.030 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°27′46″N 80°52′10″E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 557.000 km² |
Arro hidrografikoa | Tarim arroa |
Ur-emaria | 920 m³/s |
Bokalea () | Tarim arroa |
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tarim».
Tarim ibaiaren arroa
Tarim ibaiaren arroa (txineraz Talimupendi) arro endorreiko bat da, baita munduko handienetako bat ere. Arro honen zati handi bat Taklamakan basamortuaren zatitzat hartzen da, eta zenbait mendiz inguratua dago. Nagusiki uigurrak bizi dira bertan, baita han etniako pertsonak ere. Arroak petrolio eta gas natural depositu handiak ditu.
Zetaren Bidea Tarimen arroan sartzen da, Kashgar eta Yumen artean bi ibilbide ezberdinetan banatzen da, Taklamakanen iparraldeko eta hegoaldeko mugak jarraituz. Antzina arroan tokariera hitz egiten zen. Txinatarrek toki honen kontrola I. mendearen amaieran hartu zuten Bao Chao jenerala buru zutela.
Kusan Inperioa ibai honen arrotik hedatu zen I. mendea eta II. mendea artean, Kashgarreko erresuma ezarriz eta tokiaren kontrolagatik nomadekin eta tropa txinatarrekin lehiatuz. Brahmi hizkuntza eta budismoa sartu zituzten eta paper garrantzitsua bete zuten budismoa bide honen bidez gainontzeko Asiara hedatzean.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).