Tarantularen Nebulosa

Tarantularen Nebulosa, NGC 2070 edo 30 Doradus bezala ere ezaguna, Magallanesen Laino Handian dagoen H II eremu bat da. Hasiera batean izartzat hartua, 1751n Nicolas Louis de Lacallek bere nebulosa izaera onartu zuen.

Tarantularen Nebulosa
Tarantularen Nebulosa
Datuak
Igoera zuzena {{{igoera zuzena}}}
Deklinazioa {{{deklinazioa}}}
Distantzia 170.000 argi-urte
Itxurazko magnitudea
Itxurazko tamaina {{{tamaina}}}
Konstelazioa Doradus (konstelazioa)
Izen teknikoa
NGC
NGC 2070
Izen teknikoa
M
M
Spitzer espazio teleskopioak hartutako Tarantularen Nebulosaren infragorrizko irudia.

8ko irudizko magnitudearekin, Tarantularen Nebulosa objektu biziki argitsu bat da, 170.000 argi-urteko distantziara dagoela kontutan hartuta. Bere argitasuna hain da handia, Lurretik Oriongo Nebulosaren distantzia berera egongo balitz itzalak sortuko lituzkeela. Izan ere, Talde Lokaleko galaxien artean, ezagutzen den izar eraketa eremurik aktiboena da. Bere erdian R136 izar-kumulua dago, biziki estua, masiboa (gure eguzkia baino 450.000 aldiz masiboagoa) eta oso aberatsa masa eta argitasun handiko izarretan, nebulosa ikusgarri bihurtzen duen energia gehiena sortzen dutenak. Bere adina milioi 1 eta 2 milioi urte bitartekoa da, eta etorkizunean masa baxuko kumulu globular bihurtzeko aukera izan dezake.

Beste kumulu aipagarri bat, Hodge 301, nebulosa honen erdigunetik 1500 argi urtera dago.

Teleskopioa asmatu zenetik ikusi den supernobarik gertukoena, SN 1987A, Tarantularen Nebulosaren kanpoaldean gertatu zen.

Eskuinean ikus daitekeen irudia Tarantularen Nebulosaren erdigunea da (Hubble espazio teleskopioak eginiko 15 irudiz sortutako mosaikoa).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.