Taranis

Taranis zeltiar mitologiako jainkoa da eta bere gurpena batez ere Galia eta erromatar Bretainiara hedatzen zen.

Taranis
Zelta mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakJupiter eta Thor

Jainko "dunbotsua" zen, trumoi, argi eta zeruarena, gau eta egunen erritmoa irudikatzen duen gurpil kosmikoa darama, unibertsoa bere osotasunean eta infinituaren kontzeptua adierazten duen ikonoa. Hotsa, suntsipena eta naturaz gaindiko ekaitzen indarra irudikatzen ditu. Bere izenak sinbolismo guzti hori irudikatzen du, tribuaren babesle eta jainko gerlaria da. Zutik edo zaldi gainean doan gizon bizardun baten moduan irudikatzen da, batzuetan bi eratara.

Esus-ekin, zuhaitzen jainko edo jauna, eta Teutates, jainko gerlariarekin batera "gauaren jainkoen hirukotea" osatzen zuen.

Teutates bere kideak bezala, borrokaren jainkoa zen; druidek sakrifizioak eskaintzen zizkioten lasaitzeko xedez, beren sinismenetan Taranis-ek ekaitzak eta erauntsiak bidaltzen baitzituen, "zerua euren buruen gainera eroraraziz".

Bere izena trumoi esan nahi du (irlanderaz tarann eta galieraz taran)[1]. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoarekin pareka daiteke, edo erromatar mitologiako Jupiterrekin, azken hori ekaitzaren eta bereziki tximistargiaren jainkoa.

Erromatarrek atzerritar jainko-jainkosak euren jainko-jainkosekin identifikatzen zituzten. Lukanok, bere testu batean, Teutés, Esus eta Taranis, Merkurio, Marte eta Jupiterrekin parekatu zituen, hurrenez hurren. Horrek ez du esan nahi batzuek eta besteek ezaugarri berberak zituztenik[2].

Atributuak

Taranisen ohiko irudikapenetan sei edo zortzi erradioko gurpil batekin agertzen da. Agian gurpila ur-lorearen edo arrosa seipetalodunaren atzean dago, mundu zaharrean hain zabalduta. Nolanahi ere, eguzki-sinbolo bat adierazten du. Brontze Arotik, eta Burdin Aroan, galiarren artean, dokumentatzen da.

Rouelles izeneko 8 erradioko metalezko gurpil txiki batzuk daude. Belgikarren artean asko aurkitu direnak eta eta Taranisen gurtzarekin lotzen dira. Inguru erlijiosoetan agertzen diren kutun horiek Brontze Aroan dokumentatzen hasten dira.

Aurpegian bizarra duen eta gorpuzkera sendoko gizon bezala agertzen da beti. Mitoaren izaki maskulinoa da, gizon heldua, herria zuzentzen duen aita, bakean zein borrokan. Ez da harritzekoa, beraz, erromatarrek Jupiterrekin parekatzea. Batzuetan, ondoan animaliak, zaldiak, sugeak edo hegaztiak dituela agertzen da[3]

Erreferentziak

  1. Gricourt, Daniel; Hollard, Dominique. (1990). «Taranis, le dieu celtique à la roue. Remarques préliminaires» Dialogues d'histoire ancienne 16 (2): 275–320.  doi:10.3406/dha.1990.1491. (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  2. «Dieux gaulois : un panthéon complexe | Odysseum» odysseum.eduscol.education.fr (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  3. (Gaztelaniaz) S.P, Fon. (2021-07-16). «Taranis» Astures, historia y arqueología del noroeste de Hispania (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.