Tarana Burke
Tarana Burke (1973ko irailaren 12a) New Yorkeko Bronx-eko aktibista estatubatuarra da, "NikBaita" (Me Too mugimendua) sortu zuena. 2006an, Burke "Nik Baita" erabiltzen hasi zen antzeko esperientziak dituzten beste emakumeei euren alde egiten laguntzeko. Hamarkada bat beranduago, 2017an, #NikBaita hashtag birikoa bihurtu zen, Alyssa Milano eta beste emakume batzuk Harvey Weinstein sexu abusu kasuei buruz txiokatzeko erabiltzen hasi zirenean. Esaldia eta hashtag-a azkar garatu ziren oinarri zabaleko eta nazioarteko mugimendu batean.
Tarana Burke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1973ko irailaren 12a (50 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alabama State University (en) Auburn University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militantea, irakaslea, pertsona ospetsua eta feminista |
Lantokia(k) | New York |
Enplegatzailea(k) | art sanctuary (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Girls for Gender Equity (en) Silence Breakers (en) |
metoomvmt.org | |
Time aldizkariak Burke, "isiltasun-hausleak" izendatutako beste ekintzaile garrantzitsu batzuen artean, "2017. Urteko Time Pertsona" bezala izendatu zuen. Burke herrialde osoko hitzaldi publikoetan aurkeztu izan da, eta gaur egun Brooklyngo "Neskak Genero Berdintasunaren Alde"-ko (Girls for Gender Equity) zuzendari nagusia da.
Haurtzaroko bizitza eta hezkuntza
Burke New Yorkeko Bronx auzoan jaio zen, eta inguru hartan hazi zen.[1] Errenta txikiko familia batekoa, babes ofizialeko etxebizitza baten bizi zen, eta bortxatu zein sexu-erasoak egin zizkioten txikitan eta nerabezaroan. Amak ekintza bortitz horietatik sendatzen lagundu zion, eta komunitatean parte hartzera bultzatzen zuen. Bere biografian, Burkek dio bizipen hauek muturreko zailtasunak jasaten dituzten nesken bizitza hobetzeko lan egiteko inspiratu zutela.[2] Nerabezaroan, baztertutako komunitateetan bizi ziren neska gazteen bizitza hobetzen hasi zen.[3] Burke Alabamako Estatu Unibertsitatera joan zen, ondoren lekualdatu eta Montgomeryko Auburn Unibertsitatean graduatzeko. Unibertsitatean egon zen bitartean, justizia ekonomiko eta arrazakeriaren inguruko prentsaurrekoak eta protestak antolatu zituen.
Karrera
1989az geroztik aktibista,[4] Burke Selma-ra (Alabama) joan zen bizitzera 1990eko hamarkadaren amaieran unibertsitatea amaitu ondoren.[5]
Sexu-indarkeriatik bizirik atera zirenekin lan egin ondoren, Burke-k irabazi asmorik gabeko "Izan zaitez"
(Just Be Inc.) garatu zuen 2003an. 12 eta 18 urte bitarteko neska beltzentzako programa bat zen. 2006an, Burke-k NikBaita mugimendua sortu zuen, eta "NikBaita" esaldia erabiltzen hasi zen gizartean sexu-abusu eta erasoen hedaduraz kontzientziatzeko.[6]
2008an Philadelphiara joan zen eta Art Sanctuary Philadelphia eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuetan lan egin zuen. 2014ko Hollywoodeko Selma filmeko aholkularia izan zen, James Bevel, Hosea Williams, Martin Luther King Jr. eta John Lewis-ek zuzendutako 1965eko “Selma Montgomeryra” boto eskubideen martxan oinarrituta.[7]
"NikBaita" esaldia mugimendu zabalagoa bihurtu zen 2017an #NikBaita hashtag gisa erabili ondoren, Harvey Weinsteinen sexu abusu salaketen ostean. 2017ko urriaren erdialdera, Burkeren lagunek jakinarazi zioten NikBaita hashtag-a sarean erabiltzen ari zirela. Burke-k zerbitzuan egotea eta mugimendua moldatzea erabaki zuen "ahalduntze-enpatia"ri buruz egiteko. Time aldizkariak Burke, “2017ko Urteko Pertsona” bezala izendatu zuen, "isiltasun-hausleak" izendatutako beste emakume ekintzaile garrantzitsu batzuen talde baten artean.[8]
2018an, 75. Urrezko Globo Sarietan parte hartu zuen Michelle Williams aktore estatubatuarraren gonbidatu gisa. Burkek 2018ko Ausardia Saria jaso zuen The Ridenhour Sarien eskutik, interes publikoaren defentsa ausarta eta justizia sozialarekiko konpromiso sutsua erakusten duten pertsonei ematen zaiena.[9]
Burke "Neskak Genero Berdintasunaren Aldeko" zuzendari nagusia da gaur egun. Tailerrak antolatzen ditu eskoletan, lantokietan eta gurtza-tokietan politikak hobetzen laguntzeko, eta biktimei sexu-indarkeriaren errua ez leporatzen laguntzea du helburu. Burkek herrialde osoko hitzaldi publikoetan parte hartzen du. Duela gutxi, Burke eta Mervyn Marcano, Field/House Productions-ekoa, CBS Studios-en akordio orokorra egin zuten. Bi liburu argitaratu zituen 2021ean: “Zure gauzarik onena zara: ahultasuna, lotsa, erresilientzia, eta esperientzia beltza”, Brené Brownekin batera Random House argitaletzearen eskutik, 2021eko apirilean. Eta “Lotu gabe: Nire askapenaren istorioa eta 'Nik baita' mugimenduaren jaiotza” , Flatiron Books argitaletxean, 2021eko irailean. [10]
Aktibismoa
Neskak Genero Berdintasunaren Alde
Burke Brooklyngo "Neskak Genero Berdintasunaren Alde" erakundeko zuzendari nagusia da, eta koloretako emakume gazteei beren garapen orokorra areagotzen laguntzen saiatzen da, hainbat programa eta klaseren bidez.[11]
Izan zaitez Inc.
1997an, Burke-k Heaven izeneko neska bat ezagutu zuen Alabaman, eta bere amaren mutil-lagunak sexu-abusuak egin zizkiola esan zion. Ez omen zekien zer erantzun, eta ez zuen berriro neska hura ikusi. Ondoren damu zen "Nik baita" ez esatearren. Burke-k esan izan du neskek gizonezkoen aldean "arreta ezberdina" behar dutela. Honek eta beste gertakari batzuek “Izan zaitez” (Just Be Inc) erakundea sortzea eraman zuen, 12-18 urte bitarteko emakume gutxiengoen ongizatea sustatzeko asmoarekin. 2006an, “Nire lekua” orri bat egin zuen, eta 2007an “Izan zaitez” erakundeak lehen beka jaso zuen.[12]
MeToo mugimendua
2006an Burke-k “MeToo” mugimendua sortu zuen, eta "NikBaita" esaldia erabiltzen hasi zen gizartean sexu-abusu eta erasoen hedaduraz kontzientziatzeko.[13]
"NikBaita" esaldia mugimendu zabalago bilakatu zen 2017an #Nik Baita hashtag gisa erabili ondoren Harvey Weinsteinen sexu abusu salaketen ondoren. 2017ko urrian, Alyssa Milano aktoresak sexu-jazarpena edo erasoa jasaten bazuten "NikBaita" esatera animatu zituen emakumeak, eta traola ezaguna egin zen. Milanok azkar aitortu zuen Burkek Twitter-en esaldia lehenago erabili zuela, "Aurreko #NikBaita mugimendu baten berri eman zidaten, eta jatorriaren istorioa hunkigarria eta inspiratzailea da".Burkek #NikBaita hashtag-aren alde egin izan du.[14]
Time aldizkariak Burke izendatu zuen, "isiltasun-hausleak" izendatutako beste emakume ekintzaile garrantzitsu batzuen artean, 2017ko Urteko Time Pertsona bezala. Bere hitzaldien artean daude Brown Unibertsitatean 2018ko otsailean eta Calvary Episcopal Elizan (Pittsburgh) mugimenduaren sustraiei buruz emandakoak. Harvard Unibertsitateak Burkeri buruzko kasu-azterketa bat ere argitaratu zuen 2020an.[15]
2021ean, Burke-k bere aktibismoak eskubide zibilen mugimenduko buruzagiekin izandako harremana deskribatzen zuen memoria bat argitaratu zuen, Unbound izenburuarekin: “Nire askapenaren istorioa eta “Metoo” mugimenduaren jaiotza”, deskribatu zituen liburu horreran Burkek, zazpi urte zituela jasandako bortxaketa batean kasua ere kontatuz.[16][17]
Ohoreak eta sariak
• 2017: Time aldizkaria, Timeko Urteko Pertsona.
• 2018: Time aldizkaria, 2018ko 100 pertsona eragingarrienak.
• 2018: The Ridenhour Saria kemenagatik.
• 2018: SheKnows Media, VOTY (Urteko Ahotsak) Katalizatzaile Saria.[18]
• 2019: Trailblazer sariaren irabazlea
Erreferentziak
- (Ingelesez) Elizabeth Wellington. (2018). [Philly.com "Tarana Burke: Me Too movement can't end with a hashtag". ].
- (Ingelesez) Tarana Burke. (2018). Biography. Unbound: My Story of Liberation and the Birth of the Me Too Movement. Flatiron Books: An Oprah Book ISBN 978-1250621733..
- (Ingelesez) Ohlheiser, Abby. (2017). "The woman behind 'Me Too' knew the power of the phrase when she created it — 10 years ago". Washington Post.
- (Ingelesez) Brook, Jack. (2018). "Radical Empathy: The Philosophy Behind the #MeToo Movement,". Brown Alumni Monthly,, 15 or..
- (Ingelesez) Wellington, Elizabeth. (2017). "Tarana Burke: Me Too movement can't end with a hashtag". Philly.com.
- (Ingelesez) Garcia, Sandra E.. (2017). "The Woman Who Created #MeToo Long Before Hashtags". The New York Times.
- (Ingelesez) Trumbore, Dave. (2014). "Production Begins on Paramount's Dr. Martin Luther King, Jr. Biopic, SELMA, Starring David Oyelowo". Collider.
- (Ingelesez) "The woman behind the #MeToo movement on why she would never meet with Trump". Business Insider.
- (Ingelesez) "Truth-Telling at the 15th Ridenhour Prizes | Whistleblower Protection Blog".. Whistleblower Protection Blog.
- (Ingelesez) "Unbound: My Story of Liberation and the Birth of the Me Too Movement". brookline booksmith.
- (Ingelesez) 'Silence Breakers' Like GGE's Tarana Burke named TIME Person of the Year".. Girls for Gender Equity..
- (Ingelesez) "Just Be Organization: Our Board". Just Be Inc.
- (Ingelesez) Garcia, Sandra E. (2017). "The Woman Who Created #MeToo Long Before Hashtags".. The New York Times.
- (Ingelesez) Parker, Najja. "Who is Tarana Burke? Meet the woman who started the Me Too movement a decade ago". The Atlanta Journal-Constitution.
- (Ingelesez) Kantor, Jodi. (2021). "The Surprising Origins of #MeToo". New York Times.
- (Ingelesez) Burke, Tarana. (2021). Unbound by Tarana Burke. Flatiron Books ISBN 9781250621733..
- (Ingelesez) Books, Jackson Heights. «Unbound by Tarana Burke» Jackson Heights Books (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- (Ingelesez) "Announcing the 2018 Voices of the Year". BlogHer.
- (Ingelesez) "BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?". BBC News.
Ikus, gainera
Kanpo estekak