Tara Moss
Tara Moss (Victoria, Columbia Britainiarra, Kanada, 1973ko urriaren 2) supermodelo ohia eta idazle kanadar-australiarra da. Nahiz eta Kanadan jaio, 1996an Australiara bizitzera joan zen eta gaur egun Sydneyn eta Los Angelesen bizi da. Azken hiri honetan bere eleberriak zinera egokitzen ari dira.
Tara Moss | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Victoria, 1973ko urriaren 2a (50 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, idazlea, kazetaria eta dokumentalista |
Bere liburuak hamabost herrialdetan eta hamar hizkuntzatan argitaratuak izan dira. Horrez gain, National Geographic Channel telebista-kateko Tara Moss Investigates telebista saioa aurkezten du. Halaber, FBIrekin eta LAPDrekin patruilatzen egon da, suzko armak desarratu ditu, RAAFekin hegan egin du, gorputegi eta auzitegietan egon da, eta Australiako Segurtasun Akademian ikertzaile pribatuaren III. agiria lortzen egon da, bere eleberrientzako informazioa lortzeko.
Idazlanak
Eleberriak
- Fetish (1999)
- Split (2002)
- Covet (2004)
- Hit (2006)
- Siren (2009)
Istorio laburrak
- Psycho Magnet
- Know your ABCs
- Intuition
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tara Moss |
- (Ingelesez) Tara Mossen webgune ofiziala
Artikulu hau Columbia Britainiarrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |