Taoroko mentzeierria

Taoroko mentzeierria, Kanarietako Tenerife uhartea, konkistatzaile gaztelarrak heldu zirenean banatuta zegoen bederatzi mentzeierrietako bat da.

Tenerifeko mentzeierriak

Egungo Puerto de la Cruz, La Orotava, La Victoria de Acentejo, La Matanza de Acentejo, Los Realejos eta Santa Ursula udalerrien eremua hartzen zuen.

Uharteko bederatzi mentzeierrietatik, aberats eta boteretsuena zen. Hemen amaitu zen Teneriferen konkista, eta, beraz, baita Kanariar uharte guztiena ere, Bentor ausartak Alonso Fernandes de Lugoren tropen aurrean amore eman ondoren. Hala ere, mentzeirik ezagunena eta ospetsuena, Bencomo izan zen, Aguereko guduan hil zena, gaztelar tropa inbaditzaileen aurrean erresistentzia aborigenaren buruzagia.

Taoro, Orotavako Haranari ere deitzen zaio, baita eskualde honi ere.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.