Tao Geoghegan Hart
Tao Geoghegan Hart (Londres, Ingalaterra, 1995eko martxoaren 30a) britainiar errepideko txirrindularia da. Ineos Grenadiers taldean aritzen da.
Kirol ibilbideko garaipenik nabarmenena, 2020ko Italiako Giroa izan da.
Giroko garaipena
2020ko Italiako Giroan parte hartu zuen, urrian, Geraint Thomas taldekideari laguntzeko asmotan. Hala ere, hirugarren etapan Thomasek erorikoa izan zuen eta Geoghegan Hartek lidergoa hartu behar izan zuen, nahiz eta sailkapen nagusiko 24. postuan egon, João Almeidarengandik hiru minutu baino gehiagora.
Etapak lehiatzen ziren heinean, sailkapenean gora egin eta Itzuli honetako bigarren astea amaitzean, dagoeneko hamaikagarren postuan zegoen. Urriaren 18an, bere lehen garaipena lortu zuen 15. Etapan, Piancavallo mendateko helmugan. Etapa horretan, Sunweb taldeko Jai Hindleyk eta Wilco Keldermanek osatutako bikoteari jarraitu ahal izan zion eta esprintean nagusitu zen. Emaitza honek sailkapen nagusiko laugarren postura igotzeko aukera eman zion.
Hiru egun geroago, 18. etapan, Dolomitetan, Jai Hindleyk irabazi zion esprintean, baina Kelderman maillot arrosa berritik 15 segundora hurbildu zen Geoghegan Hart. Alde hori are gehiago murriztu zen 20. etapan, Sestrièresen, Hindleyren aurretik helmugaratu zen eta australiarrarengandik 86 ehunenera gelditu zen. Azken etapan, Milango erlojupekoan, Geoghegan Hartek Giroa irabazi zuen, Hindleyri 39 segundo ateraz.
Palmaresa
2017
- 4. Erresuma Batuko erlojupeko txirrindularitza txapelketan
- 8. Erresuma Batuko errepide txirrindularitzako txapelketan
- 8. Tour de Yorkshiren
2018
- Dauphiné Libéréko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- 5. Kaliforniako Tourrean
- 5. Burgosko Itzulian
2019
- 2. Alpeetako Tourrean eta 2 etapa
- 5. Poloniako Itzulian
- 8. Tre Valli Varesinen
2020
Italiako Giroa, Gazteen sailkapena
eta 2 etapa
- 3. Valentziako Erkidegoko Itzulian
2021
2022
2023
Alpeetako Tourra eta 2 etapa
- 3. Valentziako Erkidegoko Itzulian eta etapa 1
- 3. Tirreno-Adriatikoan
- 6. Andaluziako Itzulian
Kirol emaitza nabarmenak
Itzuli handietako emaitzak | |||||||
Itzuli handia | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | UT | 1. | — | — | |
![]() |
— | — | — | — | 60. | — | |
![]() |
— | 62. | 20. | — | — | 19. | |
Lasterketa nagusietako emaitzak | |||||||
Lasterketa | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
Paris-Niza | — | — | 32. | — | UT | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | 30. | — | UT | |
Kataluniako Volta | — | 53. | — | X | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | 90. | 68. | — | X | UT | 29. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | X | — | — | |
Dauphiné Libéré | — | 13. | — | — | 10. | 8. | |
Suitzako Itzulia | 14. | — | — | X | — | — | |
Munduko txapelketetako emaitzak | |||||||
Lasterketa | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
![]() |
117. | UT | 26. | — | — | ||
![]() |
43. | 35. | — | — | — |
—: ez zuen parte hartu
X: ez zen jokatu
UT: utzi zuen