Tanta

Tanta likido baten kopuru txikia da, non gainazal-tentsioa handia den. Tantak likido bat azalera edo gai iragazkor batean zehar poliki isuriz, kondentsazioz nahiz likido kopuru handi baten atomizazioz sor daitezke.

Tanta bat, hosto baten gainean.

Euri-tantak

Euri tanten itxura tamainaren arabera:
A) Euri-tantak ez dira malko-itxurakoak, gehiengoek uste bezala.
B) Euri-tanta txikiak ia esferikoak dira.
C) Euri-tanta handiagoak azpialdean zapal bihurtzen dira, airearen erresistentziaren ondorioz.
D) Euri-tanta handiek aire erresistentzia handia dute, eta ezegonkor bihurtzen hasten dira.
E) Euri-tanta oso handiak euri tanta txikiagoetan banatzen dira aire erresistentziaren ondorioz.

Tantek ez dute malko itxurarik (biribilak behetik eta zorrotzak goitik), pentsatu ohi den bezala. Tanta txikiak ia esferikoak dira, eta handienak, berriz, zapalak. Bere tamaina 0,5 eta 6,35 mm artekoa da. Tanta handiak tanta txikien koaleszentziak sortuak izaten dira tropiko arteko eremuko hodeietan, eta elurra urtzeak eratzen ditu, berriz, latitude ertainetako eta garaietako hodeietan, elurra geruza epelenetatik igarotzen denean hain zuzen.

Erorketa abiadura 8 eta 32 km/h artekoa den bitartean, bere intentsitate eta bolumenaren arabera.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.