Taniquetil

Tolkienen Silmarillion izeneko lanean agertua, Taniquetil (Mendi garai zuria esan nahi duena), Pelori mendilerroko eta Ardako mendirik garaiena da, bere tontorrean, Ilmarina dagoelarik, Manwë eta Vardaren jauregiak. Bertatik, Manwëk, bere oinpean hedatzen ziren Ardako lurralde guztiak ikus zitzakeen. Vanyar goi elfoak, mendi honen magalean bizi ziren.

Taniquetil mendia, mendilerroaren erdialdeko eta ekialdeko zatian zegoen, mendiak zeharkatzen zituen pasabide bakarretik ez oso urruti. Pasabide honek Kalaziria izena jasotzen zuen, "Argiaren pasabidea (edo haizpitartea)", Valinorreko Bi Zuhaitzen argia pasatzen uzten baitzuen.

"Mendi Zuria", "Mendi Sakratua" eta "Manwëren Mendia" ere deitzen zen. Baina, izenik erabiliena, quenyazko Oiolossë zen, "Betiereko Elurrak" esan nahi duena, sindarinera Amor Uilos bezala itzulia, baina, Valaquentaren arabera "Taniquetilen muturreko dorrea" zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.