Tanggula tren geltokia
Tanggula tren geltokia (txinera sinplifikatuz 唐古拉站; txinera tradizionalez 唐古拉站; pinyinez táng gǔ lā zhàn) Txinaren mendeko Tibeteko Amdo konderrian dagoen tren geltoki bat da.
Qingzang trenbidearen geltoki hau 2006ko uztailaren 1ean ireki zuten. Geltokia 5.068 metrora dago itsas mailaren gainetik, munduko tren geltokirik altuena izanik.
2009tik ez dago bidaiarientzako zerbitzurik. Trenak geltokian gelditzen dira, baina ez dituzte bidaiarientzako ateak irekitzen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.