Tandoori
Tandoori edo tanur buztinezko edo metalezko labe mota zilindriko bat da. Batez ere Asiako hegoaldean, erdialdean eta Kaukasoaren hegoaldean erabiltzen da.
Tandoori tradizional batean egur ikatz edo zuzenean suaren bidez lortzen da beroa, labearen barnean erretzen dena eta, beraz, janaria zuzenean suaren eraginpean dago. Suak konbekzioz mugitzen duen aire beroak janaria prestatzen du eta kea sortzen da janariak askatzen duen koipearen ondorioz. Tandoori batean 480 ºC arteko tenperaturak lor daitezke eta ohikoa da denbora luzez mantentzea piztuta, tenperatura oso altuak lortzeko. Gaur egun tandooriak jatetxeetan erabiltzen dira, baina txikiagoak badaude, baita elektrikoak ere, etxean erabiltzeko modukoak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.