Tampere

Tampere (suedieraz, Tammerfors), Finlandiako hego-mendebaldeko hiria, Näsijärvi eta Pyhäjärvi aintziren artean, Helsinki hiriaren ipar-ekialdean. Finlandiako bigarren hiri handiena da. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Industria da ekonomia-jarduera nagusia: ehungintza, janari-industria, zapatagintza, papergintza, kautxua. Artearen eta kulturaren gune garrantzitsua ere bada.

Tampere

Tampereko armarria
Armarria
Berezko izena Tampereen kaupunki
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Pirkanmaa eskualdea
Tampere azpieskualdea
Alkatea Timo P. Nieminen
Sorrera 1779
Tampere Finlandiako mapan
Koordenatuak 61°29′53″N 23°45′39″E
Azalera
- Ur-azalera
689,59 km² [1]
164,56 km² (% 23,9)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
213.143 (2010.10.31) [2]
406,0 bizt/km²
(2009) [3]
% 94,6 (ofiziala)
% 0,5
% 4,9
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
Tampere hiriko erdigunea.

Etimologia

Hainbat teoria plazaratu dira Tampere izenaren jatorria azaltzeko. Badirudi hiriaren ondoan dauden Tammerkoski ur-lasterretatik datorrela, suedieraz hiriak zein ur-lasterrak Tammerfors izena hartzen baitu.

Historia

Gustavo III.a Suediakoak sortu zuen hiria 1779 urtean[4]. Garai hartan ur-lasterren albo bietako zelai zabaletan zeuden etxe gutxi batzuek osatzen zuten Tampere. XIX mendean merkatua ireki eta industria ezartzearekin hiria nabarmen hazi zen. 1918ko apirilean, Finlandiako Independentzia Gerran Mannerheimek garrantzi handiko garaipen bat lortu zuen han errusiarren aurka[5].

Bigarren Mundu Gerraren ondoren alboko hiriak beregan hartu zituen; Messukylä (1947), Lielahti (1950), Aitolahti (1966) eta Teisko (1972), eta hiriaren populazioa asko handitu zen, herrialdeko hirugarrena izateraino.

Geografia eta Klima

Finlandia barnealdean dago Helsinki eta Turkutik 170 kilometro ingurura. Tammerkoski ur-lasterrek Näsiselkä aintzira (iparraldean) eta Villilänsalmi (hego-mendebaldean) aintzirak lotzen dituzte eta bien artean zabaltzen da hiria.

Klimari dagokionez kontinental hezearen eta subartikoaren arteko mugan dago. Azarotik martxora tenperaturen batazbestekoa 0º-tik beherakoa izaten da. Udak epelak dira.

    Datu klimatikoak (Tampere)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8 9.4 14.9 24.2 28.4 31.7 32.5 31.8 24.8 18.4 11.1 9.6 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3.4 -3.5 1.2 8.2 15.4 19.5 22.2 19.9 14.0 7.5 1.5 -1.9 8.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.4 -6.9 -2.8 3.3 9.7 14.1 16.9 15.0 10.0 4.6 -0.6 -4.5 4.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.7 -10.6 -6.6 -1.3 3.8 8.6 11.7 10.4 5.9 1.9 -3.0 -7.6 0.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.8 -31.8 -29.1 -14.8 -7.2 -1.3 1.8 -0.4 -7 -16.4 -21.7 -33 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41 29 31 32 41 66 75 72 58 60 51 42 598
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 7 8 7 7 9 10 10 9 10 11 11 109
Iturria: Climatological statistics of Finland 1981-2010 [6]

Ekonomia

Mendeetan zehar ehungintza eta metal industria izan zen nagusi baina 1990 hamarkadatik aurrera teknologia berrien eta telekomunikazioen konpainiak ezarri dira bertan eta erabat nagusitu dira.

Kultura

Jaialdiak

Tampereko bizitza kulturala ezaguna da Finlandian eta hainbat jaialdi garrantzitsu ospatzen dira bertan; Tampereko Film laburren Jaialdia, Tammerfest rock Jaialdia, Tampereko Jazz Happening-a[7], Tampereko Loreen Jaialdia[8]...

Literatura

Herrialdeko idazle ezagunenetako batzuk Tamprerera etorri ziren bizitzera, hala nola, Väinö Linna, Kalle Päätalo eta Hannu Salama. Langileriaren bizimoldea erakusten saiatu izan dira.

Kirolak

Finlandiako "izotz hockeyaren etxea" da, hoek erakusten du kirol honek hirian duen garrantzia. Bi talde handi ere badaude Tamperen, Ilves (7 liga) eta Tappara. 1965 urtean Munduko Txapelketa bertan jokatu zen.

Beste kirol batzutako Munduko txapelketak ere izan dira Tamperen, hala nola kanoa sprint (1973, 1983) eta arraunketa (1995).

1967ko EuroBasket txapelketak bi egoitza izan zituen, Helsinki eta Tampere. Bertako taldea Tampereen Pyrintö da.

Ondasun nabarmenak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Maanmittauslaitos
  2. Väestorekisterikeskus 2010.10.31
  3. Väestorekisterikeskus 2009
  4. (Finlandieraz) 404. 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  5. (Ingelesez) The Finnish Civil War 1918: History, Memory, Legacy. BRILL 2014-08-14 ISBN 9789004280717. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  6. http://en.ilmatieteenlaitos.fi/c/document_library/get_file?uuid=184123e9-06fe-4c48-9827-06c4652ad32c&groupId=30106%5B%5D
  7. (Finlandieraz) Tampere Jazz Happening 2017. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  8. Tampereko Loreen Jaialdia. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.