Tamarindo

Tamarindoa (Tamarindus indica) zuhaitz tropikal bat da, bere jatorria, ekialdeko Afrikan duena, baina orain, Asia tropikaleko toki askotan eta Latinoamerikan ere badagoena. Izena arabieratik datorikio: تمر هندي tamr hindi, "Indiako datila".

Tamarindo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaAmherstieae
GeneroaTamarindus
Espeziea Tamarindus indica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakTamarind seed oil (en) Itzuli, Tamarindus indica (en) Itzuli eta tamarind (en) Itzuli

Tamarindus generoko espezie bakarra da.

Ezaugarriak

Zuhaitzak, 20 metro garai izan daiteke. Tamarindoaren hostoek, 10 eta 18 foliolo artean izaten dituzte. Zuhaitzak, poltsa itxurako marroi koloreko fruituak ematen ditu. Haziak, fruitu honen barnean daude, laranja eta marroi arteko kolorea duen mami itsasgarri batekin estalita.

Fruituaren mamia, gozagarri gisa erabiltzen da Asia eta Latinoamerikako sukaldaritzan. Saltsa ingelesaren osagai garrantzitsuetako bat da, baita beste saltsa batzuena ere. Fruitu gaztearen mamia, garratza da, eta hainbat platerentzako egokia. Fruitua helduta dagoenean, berriz, gozoa da, eta postreentzako oso egokia. Mamiak, hostoek eta azalak, erabilpen medikoak dituzte. Adibidez, Filipina aldean, hostoak, tradizionalki, tean erabiltzen dira, malariak eragindako sukarra jaisteko.

Bere dentsitate eta iraupenagatik, tamarindoaren zura, altzariak egiteko ere erabili daiteke. Zuhaitz hauek India hegoaldean oso ohikoak dira, Andhra Pradesh estatuan bereziki. Herrialdeko errepide eta autobideetan itzala emateko erabiltzen dira. Tximinoei asko gustatzen zaizkie tamarindoaren fruitu helduak. India hegoaldean, oinarrizko dietaren zati da. Bertan Sambharra, Pulihora arroza eta beste plater batzuk prestatzen dira tamarindoarekin.

Erabilera

Tamarindoaren fruituak

Tamarindoa, mundu guztiko indiar dendetan aurki daiteke. Mexiko, Panama, Venezuela, Kolonbia eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, goxoki gisa ere saltzen da, baita edari gisa ere. Tamarindoa, bere ezaugarri medizinalengatik, botika ayurvediko gisa erabiltzen da, liseriketa edo urdail arazoentzat.

Bitxikeriak

Donostian tamarindo izenarekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak, ez dira berez tamarindoak, baizik eta frantses milazkak (Tamarix gallica), zuhaitz itxura eman dieten zuhaixkak, jatorria Nafarroako Erriberan dutenak.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.