Tamarilo

Tamariloa (Solanum betaceum) Solanazeoen familiako zuhaixka da[1] fruitu jangarria duena. Peruko Andeetan, Argentina iparraldean, Antilletan eta Mexiko hego-mendebaldean du jatorria; gaur egun Brasilen, Kolonbian, Kenian, Kalifornian, Hegoafrikan, Indian eta Zelanda Berrian landatzen dira.

Tamarilo
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
LeinuaSolaneae
GeneroaSolanum
Espeziea Solanum betaceum
Cav.

Ezaugarriak

Zuhaitza

3-4 metrotako altuera hartzen duen zuhaixka bat da. Azal grisa du eta hostorik ez du galtzen neguan[2]. Hosto sinpleak ditu adarren muturretan eta 4-8 cm luzerako peziolo gogorrak dituzte. Linboak 15-30 cm luzeradu eta berde iluna eta obalatua da. Hosto berriek iletso finak dituzte baina ondoren azala laztu egiten zaie.

Loreak txikiak dira, 1'3-1'5 cm arteko diametroa dutenak, eta multzo txikitak pilatzen dira adarren muturrean[2]. Bost petalo zurixka eta 5 estamine hori dituzte, eta maiatza eta ekaineak ateratzen dira.

Fruitua

Tamareloaren fruitua tomatearen antz handia dauka itxuraz, eta arrautz baten tamaina du; luzez 10 cm baino gehiago neurtu dezake; bere azala mehea eta gorri kolorekoa da, baina badaude more, hori edo laranja kolorekoak ere. Bere mamia laranja ilunekoa da normalean eta barnea mamitsua eta gozo-garratz zaporea dauka. Fruituaren haziek kolore gorrixka dute, txikiak dira eta tomate helduaren lurrina daukate.

Nutrizio ezaugarriak

Kolesterola jaisteko gaitasuna dauka, A, B6, E eta C bitamina ditu, kaloria gutxikoa da (40 kaloria baino gutxiago ditu), eta zuntz asko dauka[3]. Mineral bezala kaltzioa, fosforoa eta burdina dauzka. Pektina iturri anitz dauka, ikusmenerako ona da eta sistema inmunologikorako antioxidante garrantzitsua da.

Propietate sendagarriak

Eztarriko gaitzak eta gripea sendatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. «Tropicos» www.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  2. «SIB | Solanum betaceum» web.archive.org 2014-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  3. (Gaztelaniaz) Fernández, Sonia. (2019-05-19). «Tamarillo, una fruta exótica similar al tomate con poder antioxidante» alimente.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.