Tamar Georgiakoa
Tamar Handia (georgieraz: თამარ მეფე, translit.: Tamar Mepe; Mtskheta, 1160 – Agarani gaztelua, Tbilisi, 1213ko urtarrilaren 18a) Georgiako erregina izan zen 1184tik hil zen arte.[1]
Tamar Georgiakoa | |||
---|---|---|---|
1178 - 1213 ← George III of Georgia (en) - George IV of Georgia (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | თამარ მეფე, Tamar Mepe | ||
Jaiotza | Mtskheta, 1166 | ||
Herrialdea | Georgiako Erresuma | ||
Heriotza | Tabakhmela (en) , Tbilisi eta Georgia, 1213ko urtarrilaren 18a (46/47 urte) | ||
Hobiratze lekua | Gelati monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | George III of Georgia | ||
Ama | Burdukhan of Alania | ||
Ezkontidea(k) | Yury Bogolyubsky (en) (1185 - 1187) David Soslan (en) (1191 - 1207) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Bagrationi dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Santutegia | |||
Maiatzaren 1 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa | ||
1178an bere aita Jurgi III.a Georgiakoak oinordeko eta gobernukide izendatu zuen. Aita hil ondoren, aristokraziaren aurkakotasunarekin topo egin zuen. Elite militar baten laguntzarekin, bere domeinuak zabaldu eta Kaukasian inperio bat sortu zuen, hil eta bi hamarkada igaro arte iraun zuena.
1185etik 1187ra Juri Bogoliubski Rusko printzearekin ezkonduta egon zen. 1191ean David Soslanekin ezkondu zen, printze alaniar batekin. Jurgi IV.a eta Rusudan senar-emazteen semeak izan ziren.
Bagrationi dinastiako kide izan zen eta Georgiako urrezko aroan gobernatu zuen, arrakasta militar, politiko eta kulturalekin. Georgiako herri-kulturaren ikur garrantzitsua da.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Rapp, Stephen H.. (2003). Corpus scriptorum Christianorum Orientalium. Peeters ISBN 978-2-87723-723-9. (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |