Tamagotchi
Tamagotchi (japonieraz: たまごっち, erloju arrautza) WiZeko Akihiro Yokoik eta Bandaiko Aki Maitak sortutako maskota digital eramangarri bat da[1]. Bandaik 1996ko azaroaren 23an aurkeztu zuen Japonian eta munduan zehar 1997ko maiatzaren 1etik aurrera[2]. 1990ko hamarkadaren amaierako eta 2000ko hamarkadaren hasierako modazko jostailu nabarmenena izan zen. 2023ko ekainerako 91 milioi unitate saldu ziren mundu osoan zehar[3]. Tamagotchi gehienak arrautza baten forma duten plastikozko bideo-joko baten forma dute, hiru botoirekin. Erdian, pantaila batean, maskota bera ikus dezakegu eta berarekin interakzioa eduki.
Tamagotchi | |
---|---|
electronic toy (en) eta digital pet (en) | |
Fabrikazioa | |
Sortzailea | Aki Maita (en) |
Diseinatzailea | Aki Maita (en) |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Historia | |
Sorrera | 1996ko azaroa eta 1997ko maiatzaren 1a |
Bandairen arabera, izenak bateratzen ditu japonierako tamago (たまご) hitza, arrautza eta uotchi (ウオッチ), japonieraz ingelesezko watch (erlojua) erabiltzen den modua. Tamagotchi gehienen barruan dauden pertsonaiak tchi edo chi karakterearekin (ち) amaitzen dira.
Erreferentziak
- «ASIANOW - Asiaweek» www.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Delgado, Michelle. «Keeping Tamagotchi Alive» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Faithfull, Mark. «Retro-Game Rides Nostalgia Wave As Tamagotchi Goes Back To The Future» Forbes (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).