Talio

Talioa elementu kimiko bat da, Tl ikurra eta 81 zenbaki atomikoa dituena. Metal txiro gris xaflakor hau eztainuaren antzekoa da itxuraz, baina kolorea galtzen du airearekin kontaktuan. Oso toxikoa da eta arratoi-pozoi eta intsektizida gisa erabili izan da, baina minbizia sor dezakeela uste denetik, erabilera hau asko murriztu da edo debekatu egin da zenbait herrialdetan. Infragorrien detektore gisa ere erabiltzen da. Ospetsua da hainbat hilketetan erabili izan delako.

Talioa
81 MerkurioaTalioaBeruna
   
 
81
Tl
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaTalioa, Tl, 81
Serie kimikoametal txiroak
Taldea, periodoa, orbitala13, 6, p
Masa atomikoa204,3833(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d10 6s2 6p1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 18, 3
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 11,85 g/L
Urtze-puntua577 K
(304 °C, 579 °F)
Irakite-puntua1.746 K
(1.473 °C, 2.683 °F)
Urtze-entalpia4,14 kJ·mol1
Irakite-entalpia165 kJ·mol1
Bero espezifikoa(25 °C) 26,32 J·mol1·K1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K8829771.0971.2521.4611.758
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)3, 1
(oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna1,62 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 589,4 kJ/mol
2.a: 1.971 kJ/mol
3.a: 2.878 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)190 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)156 pm
Erradio kobalentea148 pm
Van der Waalsen erradioa196 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 46,1
Soinuaren abiadura818 m/s
Isotopo egonkorrenak
Talioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
203Tl %29,524 Tl egonkorra da 122 neutroirekin
204Tl Sintetikoa 119 Ms
(3,87 u)
β- 0,764 204Pb
ε 0,347 204Hg
205Tl %70,476 Tl egonkorra da 124 neutroirekin

Ezaugarri nagusiak

Metal hau oso bigun eta xaflakorra da eta laban batekin moztu daiteke. Airearekin kontaktuan jartzen denean lustre metalikoa dauka, baina berehala ugertzen da eta ñabardura urdin-grisa hartzen du, berunaren antzekoa. Airean denbora luzez uzten bada, oxido-geruza lodi bat sortzen zaio. Uraren presentzian talio hidroxidoa eratzen du.

Bere oxidazio zenbaki komunenak +1 eta +3 dira, bere taldekideengatik bereizten dituena.

Bere fusio puntua esperotakoa baino txikiagoa da, eta likido egoeran azaltzen da tarte handi batean.

Lorbidea

Talioa lortzea ez da gauza erreza, oso kontzentrazio txikietan agertzen baita mineraletan.

Berun eta zink urtuen lurrunetik lortutako partikuletatik lortzen da nagusiki, hala ere, azido sulfurikoaren fabrikazioan lorturiko hondarretik ere lortu daiteke talioa.

Metal hau, bere gatzen disoluzio akuoso baten elektrolisitik ere lortzea posible da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.