Talasa
Greziar mitologian Talasa (antzinako grezieraz Θάλασσα Thalassa, Θάλασση Thalassê o Θάλαττη Thalattê, "itsasoa") itsasoko jatorrizko jainkosa bat zen, Eter eta Hemeraren alaba, Mediterraneo itsasoaren pertsonifikazioa.
Talasa | |
---|---|
Greziar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Eter |
Ama | Hemera |
Seme-alabak | Halia, Egeon eta Telchines (en) ![]() |
Pontorekin bederatzi Telkinen, Halia lamiaren eta itsasoko arrainen ama izan zen. Egeonen ama ere izan zen, Egeo itsasoaren pertsonifikazioa. Batzuetan, Uranorekin Afroditaren amatzat hartzen zen, Kronosek bere aitari barrabilak moztu zizkionean, hauek itsasora erori baitziren.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.