Talako Ama baseliza
Talako Ama baseliza, Ean (Bizkaia) kokaturiko baseliza da.
Talako Ama baseliza | |
---|---|
Baselizako sarrera Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ea |
Koordenatuak | 43°23′10″N 2°34′50″W |
Baseliza talaia natural batean dago kokaturik, portutik abiatzen den bide txiki batetik hel daitekeelarik bertara. Nahiz eta txikia izan, Eako sorreratik aurrera, tradizio izan da nabiganteek zinopariak uztea bertan, babes truke.
Gaur egun, Eak jasandako itsas-nabigazioaren gainbeherarekin batera joan da tradizio erlijioso hau. Dena dela, oso egoera onean dago kontserbatuta, herriko puntu turistikoenetarikoa den aldetik. 1973an berritu zen, Eako biztanleen kontura.
Bere barnean, hiru irudi desberdin gurtzen dira:
- Maria Sortzez Garbiaren irudia, XVI. mendekoa
- Zutabera loturiko Kristo baten irudia, XVIII. mendekoa
- San Romanen XX. mendeko irudi bat
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.