Taksila
Taksila edo Taxila (sanskritoz: तक्षशिला, Takṣaśilā; urduz: تکششیلا), Indiar penintsulako ipar-mendebaleko antzinako hiria zen, gaur egungo Pakistango Rawalpindi hiritik hurbil zegoena.
Taksila | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Pakistan |
Province of Pakistan | Punjab |
Division of Pakistan | Rawalpindi Division |
District of Pakistan | Rawalpindi District |
Koordenatuak | 33°44′45″N 72°47′15″E |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (vi) |
Erreferentzia | 139 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1980 (IV. bilkura) |
|
Antzina, hantxe egiten zuten bat Asiako mendebaleko eta Indiako ekialdeko bide nagusiek, eta oparotasun handia ekarri zion horrek. Budisten ikasketa-gune nagusietako bat izan zen K.a. V. mendetik K.o. II. mendera arte. Alexandro Handiaren garaiko monumentu asko ditu hiriak, erresuma indo-greziarreko hiri nagusietako bat izan zelarik.
K. A. 110. urtearen inguruan, Taksilako errege Antialkidasek bidalia, Heliodoro izeneko enbaxadore batek 1.200 kilometrora zegoen Shunga dinastiako Bhagabhadra erregea bisitatu zuen, Heliodororen zutarrian jasoa dagoenez.
Taksila Hunoek suntsitu zuten V. mendean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.