Takhti-Sangin

Takhti-Sangin antzinako hiria da. Amu Dariaren ibai adar diren Vakhx eta Panj ibaien ondoan eraikia, Tajikistanen.

Takhti-Sangin Baktrianako mapa batean.

Aztarnategia

Hirian dagoen erresuma grekobaktrianoko tenplu greziarretik atera zen, antza, Oxusko altxorra.[1] Altxor hori egun British Museum eta Victoria and Albert Museum museoetan erakusten da. Takhti-Sangin Baktriako satrapian zegoen eta K. a. III. mendean sortu zen, beraz garai helenistikoan.

Aztarnategiak ondo gotortutako zitadela bat du. Bertan Oxusko tenplua dago Amu-Darya jainkoari eskainita.[2]

Harzurizko buru margotua, II-III. mendekoa.

Gizateriaren Ondarea

1999ko azaroaren 9an hiria kultura kategoriako Gizateriaren Ondareen aurreko zerrendan sartua izan zen.

Erreferentziak

Bibliografía

  • Holt, F. L. (1989). Alexander the Great and Bactria: The Formation of a Greek Frontier in Central Asia (2.ar.). Brill Archive. ISBN 9004086129.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.