Takht-e Rostam

Takht-e Rostam K.a. VI. mendeko monumentu bat da, Persepolis eta Naqsh-e Rostam arteko erdi bidean, Fars probintzian, Iranen.

Takht-e Rostam
Kokapena
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaSamangan probintzia
Koordenatuak36°14′45″N 68°01′20″E
Map
Historia eta erabilera
IrekieraIV. mendea

    Amaitu gabeko hilobi bat da, akemenidar garaikoa, Pasargadako Ziro II.aren hilobiaren kopia zehatz bat izango zena. Beheko bi plataformek bakarrik jarraitzen dute tente. Uste denez, Kanbises II.arentzat zen, baina hau, uste baino lehenago hil zen, Sirian. Persiar Inperioko errege hau lurperatua izan zen tokia oraindik ez da ezagutzen.

    Egungo izenak "Rostamen tronua" esan nahi du, eta antzinako Persiako Rostam izeneko heroi mitikoari erreferentzia egiten dio.

    Hilobia, 1930eko hamarkadan aurkitu zuen Ernst Herzfeld arkeologoak.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.