Tak Wah Mak
Tak Wah Mak, (txinera tradizionalez: 麥德華; Txina, 1946ko urriaren 4a) kanadar biologoa da. Hamabi urte zituela Hong Kongera aldatu zen familiarekin batera; aita negozio gizona zuen eta familia nahiko aberatsa zen. Wisconsingo Unibertsitatean eta Albertako Unibertsitatean egin zituen ikasketak; Albertan eskuratu zuen doktoregoa. 1970eko hamarraldian ikerketak egiten hasi zen Ontarioko Minbiziaren Institutuan, eta gaur egun Torontoko Unibertsitateko Immunologia katedraduna da, eta Torontoko Amgen Ikerketa Institutuko zuzendaria, besteak beste. Immunologiaren eta biologia molekularraren alorretan egin ditu lan aipagarrienak. Azken hamarraldian, eta ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz, Tak Makek eta bere ikerketa taldeak aurrerapen handiak egin dituzte gizakiaren immunologia sistemaren egitura eta funtzioak argitze aldera. Makek gizakiaren immunologia sistemako zelulen eta molekulen egitura eta funtzioak ikertu ditu, esan bezala, eta gorputzak eritasunaren aurrean nola jokatzen duen aztertu du. Gizakiaren immunitate sistemak behar bezala funtzionatzen ez duenean eritasun auto-immune batzuk sendatzeko modua ere ikertu du, adibidez diabetesa, esklerosi anizkuna, etab. 1983. urtean T-zelula hartzailearen genea aurkitu zuen, eta garrantzi handiko urratsa egin zuen horrela gizakiaren immunologia sistemaren alorrean.
Tak Wah Mak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guangzhou, 1946ko urriaren 4a (77 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Toronto |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen 1969) Master of Science (en) Albertako Unibertsitatea (1970eko ekainaren 1a - 1972ko ekainaren 1a) Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | David Siderovski (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, biokimikaria, onkologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Torontoko Unibertsitatea Princess Margaret Cancer Centre (en) (1972ko ekainaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Society of Canada (en) Academia Europaea (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-7-13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.