Tajo
Tajo[1] (gaztelaniaz: Tajo; portugesez: Tejo) Iberiar penintsulako ibairik luzeena da. 1.120 kilometro luze da eta 80.600 kilometro koadroko arroa hartzen du. 910 kilometro egiten ditu Espainiako lurretan, eta 210 kilometro Portugalen. Espainiako Aragoiko Mendi Unibertsaletan jaio eta Portugalgo Lisboa hirian itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan. Honako hiri hauetatik pasatzen da: Aranjuez, Toledo, Talavera de la Reina eta Alcántara Espainian; eta Santarém eta Lisboa Portugalen.
Tajo Tajo (gaztelaniaz), Tejo (portugesez) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.007 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°19′11″N 1°41′51″W |
Leku geografikoa | Iberiar penintsula Tagus River Valley (en) |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 80.602 km² |
Arro hidrografikoa | Tagus Basin (en) |
Ur-emaria | 500 m³/s (bokale) |
Lakuak | Alcántara Reservoir (en) , Bolarque Reservoir (en) , Castrejón Reservoir (en) , Entrepeñas Reservoir (en) , Valdecañas reservoir (en) , Cedillo Dam (en) , Faltos (en) , Azután Reservoir (en) eta Q81420663 |
Iturburua | Fuente García (en) (1.593 m) |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (0 m) |
Geografia
Teruelgo probintziako Albarracín mendilerroan du iturburua, eta arroila estu eta sakonen artean hego-mendebalera egiten du. Entrepeñas, Buendia eta Bolarqueko urtegiek eten egiten dute ibaiaren ibilgua Gaztelako itsasoa izenaz ezagutzen den eremu zabalean. Aranjuezen, Jarama ibaiaren urak biltzen ditu, eta mendebalerantz hartzen du. Toledoko hiria inguratu ondoren Talavera de la Reinara iristen da; han Alberche ibaia batzen zaio. Extremaduran barneratzen da ondoren, eta Monfragueko natura parkea igarotzen du. Arroila sakonak zeharkatzen ditu gero. Ibar estu horietan urtegiak eta indarretxe handiak daude. 44 km-tan zehar Espainiaren eta Portugalen arteko muga egin ondoren, Portugalen barneratzen da eta Zézere ibaiaren urak biltzen ditu. 178 kilometroren buruan, Lisboako hiriaren parean Paja itsasoa edo estuario zabala eratzen du, eta Ozeano Atlantikoan isurtzen du ura.
Hidrometria
Tajoren emaria 1915-1995 bitartean neurtu zen Alcántarako estazioan (Cáceresko probintzia).[2] Ibaiak 51.958 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 64. Batez besteko emaria 236 m³/s da. Emari handiena otsailean du (489,3 m³/s), eta txikiena abuztuan (56 m³/s).
Tajoren batez besteko emariak (m³/s) Alcántara neurtuak
Datuak:1915-1995 bitartean
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-19).
- Tejo Basin: Alcantara, grdc.sr.unh.edu