Taihō Kōki
Taihō Kōki (japonieraz: 大鹏 幸喜) (Shikuka, Japoniar Inperioa, 1940ko maiatzaren 29a - Shinjuku (Tokio), Japonia, 2013ko urtarrilaren 19a.) Gerra osteko sumolaririk garrantzitsuena kontsideratzen da.
Taihō Kōki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Poronaisk, 1940ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Tokio, 2013ko urtarrilaren 19a (72 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Markiyan Boryshko |
Jarduerak | |
Jarduerak | rikishi (en) |
Pisua | 153 kilogramo |
Altuera | 187 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Sakhalin uhartean jaio zen, garai hartan japoniarra zena baina gaur egun Errusiari dagokiona. Kōki Naya zen bere jaiotza izena. 1945ean Sobietar Batasunak Sakhalin uhartea bereganatu zuenean familiak Teshikaga (Hokkaido) herrira egin zuen alde eta bertan hazi zen.
1956an sumo praktikatzen hasi zen eta 1960rako jadanik maila handienean aritzea lortu zuen, Makuuchi mailan hain zuzen ere. Hirugarren txapelketa irabazi orduko Yokozuna bihurtu zen, historiako 48.a, 21 urte baino ez zituen orduan. Berarekin batera Kashiwado Tsuyoshik ere lortu zuen Yokozuna izatea eta bien arteko lehia itzela izan zen.
Errekorrak
Taihōk hainbat errekor ezarri zituen:
- 1971ean erretiratu zen artean 31 txapelketa irabazi zituen (oraindik gainditu gabea den marka).
- 6 txapelketa jarraian irabazi zituen (2005 artean iraun zuen errekorra)
- 8 txapelketa galdutako borrokarik gabe irabazi zituen, 15-0, (2013rarte iraun duen errekorra).
- Bere karrerako urte guztietan gutxienez txapelketa bat irabazi zuen.
- Jokaturiko borroken %80a irabazi zuen (oraindik gainditu gabeko errekorra).
- Yokozuna gisa 58 txapelketa jokatu zituen (1985ean gaindituriko errekorra, oraindik historiako hirugarrena da).
Erretiratu ostean
1971n erretiratu eta Taihō eskola ireki zuen. 1977ko otsailean, 36 urte zituela, bihotzekoak eman zion eta gorputzaren ezkerraldean mugimendua berreskuratzeko errehabilitazio saio luzeak izan zituen. Hurrengo urteetan sumo borrokalariak entrenatzeari ekin zion baina ez zuen arrakasta berdina izan.
Azken urteetan gurpil-aulkian ibili zen eta 2013ko urtarrilaren 19an hil zen Tokion.