Taiel
Taiela "ilargi erdi" itxurako ganibet kurbatu berezia da, normalean bi kirten edo helduleku dituena, eta sukaldean erabiltzen dena gaztak, haragiak eta abar ebakitzeko. Taielek batzuetan bi xafla paralelo dituzte, ebaketa bizkortzeko gainazal gogorraren eta horizontalaren gainean zanbuluko mugimenduren bidez, eta erabilera espezifikoaren arabera gainazal hori trangadera, pikadera edo ohol deritzona.
Erabilerak
Taiela sukaldeko belar usaintsuak txikitzeko edo pizza-ebakitzaile moduan erabiltzeko ganibetik egokiena da. Gabonetan, aizto hau normalean turroia zatitzeko erabili ohi da.
Burdinola zaharretan zurezko heldulekua zuen hotzeko zizela zen, altzairuzko barrak ebakitzeko erabiltzen zena. Maisu errementariak altzairuaren gainean jartzen zuen eta morroiak edo ikasleak burdinazko mailutzarrarekin kolpekatzen zuen piezak bereizi arte.
Irudi galeria
- Taiel handia
- Ebakitzeko makina
- Ebakitzeko makinaren xaflak