Taibhdhearc na Gaillimhe
Taibhdhearc na Gaillimhe, askotan An Taibhdhearc (euskarazko ahoskera "An Taib-Iark" da, esanahia berriz Galwayko Antzokia edo soilik Antzokia da) izen laburduraz ere deitzen da, Irlandako gaelera edo irlandera hizkuntzaren antzoki nazionala da. Galway hirian kokatuta dago eta 1928an Hilton Edwards eta Micháel Macliammóir antzerkigileen eskutik sortu zuten. Gaelera edo irlandera hutsezko antzerki-lanak emateko ospe handia du.
Taibhdhearc na Gaillimhe | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Connacht |
Irlandaren banaketa administratiboa | Galwayko konderria |
Hiria | Galway |
Koordenatuak | 53°16′N 9°03′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928 |
Inaugurazioa | 1928 |
Webgune ofiziala | |
'Taibhdhearc' hitza antzineko irlanderazko agirietan latinezko 'teatrum' hitzaren baliokide bezala erabiltzen zen. Hitza bi zatitan banaturik dago, 'taibh' eta 'dearc'. Gaur egungo irlandera modernoan 'taibhrigh' aditzak 'amets egin' esan nahi du eta 'taibhsigh' hitzak berriz 'agertu' edo 'azaldu'. Antzeko hitza 'taibhse' da eta 'mamua' esan nahi du. 'Dearc' aditzak 'ikusi' esan nahi du eta 'dearc-fhógrán' ('ikusizko iragarki') hitz-osaketaren zati da. Irlandera modernoan 'antzoki' hitzaren gaur egungo parekidea 'amharclann' da.
Gaur egun eraikuntza bera hiriaren jatorrizko Augustindarren Abadetxearen aztarnen gainean eraikita dago. Bere hormetako bat antzinako abadetxe honen jatorrizko hormetako bat da, gainera garai hartako tailatutako harrizko leihoak ere baditu. Antzokiaren kokapena An tSráid Láir edo Middle Street kalean dago, hau da, Galway hiriko erdi aroko erdigunearen bihotz-bihotzean.
Urteak igaro hala, bertan ikusi den antzerki motaren gehiengoa drama eta musika ekoizpenak izan dira, batzuetan nazioarteko filmen pantailaratze bat edo beste ere bai. Hiriko artealdi lanpetu edo zeregintsuena Galwayko Arteen Jaialdia ospatzen diren bi asteak izan ohi dira.
2004an An Taibhdhearc antzokiak Gradam Bhaitéir Uí Mhaicín saria irabazi zuen Darach Ó Scolaí egilearen Coinneáil Orainn antzerki-lanaren gidoiarengatik. Hurrengo urte osoz antzerki-lan hau An Taibhdhearc antzerkian antzeztu zuten.
Abuztu osoz eta Irailaren hasieran An Taibhdhearc antzerkiak Irlandar musika eta Irlandar dantzez hornitutako "Music at the Crossroads" (euskaraz "Musika Bidegurutzean") ekitaldia ospetsua eskaintzen du.