Tahoe aintzira

Tahoe aintzira (ingelesez: Lake Tahoe, leɪk taho ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko ur gezako lakua da, Sierra Nevadan dagoena, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko mugan dagoena. 495 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.897 metroko garaieran dago.[1]

Tahoe aintzira
Lake Tahoe
Datu orokorrak
Garaiera1.899,5 m
Motarift-laku
Luzera35 km
Zabalera19 km
Azalera502 km²
Sakonera501 m
Bolumena150 km³
Geografia
Map
Koordenatuak39°05′N 120°02′W
MendikateaSierra Nevada
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Babestutako-eremuaLake Tahoe Basin Management Unit (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaTruckee ibaia
Erresidentzia denbora700 a
Arro hidrografikoaLake Tahoe basin (en) Itzuli

Geografia

Tahoe aintzira Nevada eta Kaliforniaren arteko mugan dago. 35 kilometro da luze, iparraldetik hegoaldera, 19 kilometro zabal, eta 495 kilometro koadroko eremua dauka.[1] 501 metroko sakonerarekin, Ipar Amerikako aintzira sakonenetan bigarrena da. 63 erreken ura jasotzen du, eta Truckee ibaia da hustubide bakarra. Oso ur gardena dauka.

Kaliforniako Tahoe City eta South Lake Tahoe eta Nevadako Incline Village eta Stateline dira laku ertzeko hiririk handienak. Carson City, Nevadako hiriburua, ekialdeko bazterretik 15 kilometrora dago.

Klima

Tahoe aintzirak uda epeleko klima kontinentala dauka, Dsb Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Tahoe City, Kalifornia)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15 16 19 23 32 32 37 34 31 27 21 16 37
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 5 7 10 15 20 26 25 21 15 8 5 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7 -7 -5 -3 0 4 7 7 4 0 -3 -6 -1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26 -26 -21 -15 -13 -4 -6 -2 -6 -13 -17 -27 -27
Pilatutako prezipitazioa (mm) 152 134 105 54 30 17 7 8 15 46 91 141 799
Elurra (mm) 1166 927 894 404 94 5 0 0 8 61 394 894 4844
Iturria: The Western Regional Climate Center[2]

Inguruko herriak

Kalifornia

Placer konderria

El Dorado konderria

Nevada

Douglas konderria

  • Glenbrook #13
  • Lakeridge #11
  • Logan Creek #12
  • Round Hill Village #8
  • Skyland #10
  • Stateline #17
  • Zephyr Cove #9

Washoe konderria

  • Crystal Bay #16
  • Incline Village #15

Erreferentziak

  1. Facts About Lake Tahoe. webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2018-2-20).
  2. Seasonal Temperature and Precipitation Information. Western Regional Climate Center, wrcc.dri.edu (Noiz kontsultatua: 2018-2-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.