Taharqo
Nefertumkhura Taharqo, Egiptoko XXV. dinastiako faraoia izan zen. K.a. 690etik K.a. 664 arte gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroaren garaian.
Taharqo | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. VIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Kusheko Erresuma | ||
Heriotza | K.a. 664 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Nuri | ||
Familia | |||
Aita | Piankhi | ||
Ama | Abar | ||
Ezkontidea(k) | Takahatenamun (en) Naparaye (en) Atakhebasken (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XXV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Manetonek, Tarcos deitzen du, 18 urteko erregealdia izan zuela aipatuz (Sexto Julio Afrikano). Eusebio Zesareakoak Taracos deitzen du (Jurgi Sintzeloren arabera) edo Saraco, (bertsio armeniarrean), hogei urteko erregealdia ematen diolarik.
Bizitza
Taharqo, bere aurreko erregea izan zen Shabitkoren anaia zen, eta Piankhiren semea, Egipto konkistatu zuen Napatako errege nubiarra.
Bere erregealdian inbaditu zuten Egipto, bere etsai ziren Asiriako gobernariek. Asarhaddonek, zenbait kanpaina zuzendu zituen Taharqoren aurka, zenbait monumentutan erregistratu zituenak. Bere lehen erasoa, K.a. 677an, Itsaso Hiletik gertu bizi ziren tribu arabiarrak baretzeko antolatu zen. Asarhaddonek, Egipto, Taharqoren erregealdiko 17. urtean inbaditu zuen, Askalonen sortutako matxinada bat baretu ondoren.
Taharqok asiriarrak garaitu zituen une hartan, baina, hiru urte beranduago, K.a. 671. urtean, errege asiriarrak, Menfis hartu eta arpilatu zuen, errege familiako pertsona ugari harrapatuz. Taharqok hegoaldera ihes egin zuen, eta Asarhaddonek politika berrantolatu zuen iparraldean, Egiptoko XXVI. dinastiako Nekao I.a Saisen errege bezala ezarriz.
Baina, errege asiriarra Egiptotik joan ondoren, Taharqo azpijokoan aritu zen Behe Egipton, matxinada ugari sustatuz. Asarhaddon, Egiptora itzuli ahal izan aurretik hil zen, bere oinordekoa izan zen Asurbanipalek Egipto berriz inbaditu zuelarik. Asurbanipalek Taharqo garaitu zuen, lehenik Tebasera eta, ondoren, Nilon gora, Nubiara ihes egin zuena. Taharqok, oinordeko bezala, bere iloba Tanutamani izendatu ondoren, atzerrian hil eta El Kurrun lurperatua izan zen.
Adituek, Tirhakarekin identifikatu dute, Judako Ezekiasen erregealdian (Erregeen bigarren liburua 19:9, Isaias 37:9), Senaqueriben aurkako gerra hasi zuen Kusheko erregea. Gertaera biblikoak, kalkuluen arabera, K.a. 701ean gertatu ziren, eta, Taharqo, hamar urte beranduago tronuratu zen arren, zenbait azalpen proposatu dira: Zentzuzkoena, Bibliako testuan agertzen den errege titulua, handik denbora batera izango duen errege tituluari erreferentzia egiten diona da, istorio hau idatzi zenean, komandante bat baino izango ez zelarik.
Bere garaiko testigutzak
Taharqok, Kawako tenplua berreraikitzea agindu zuen, egungo Dongolaren ondoan, Kusheko erregeen egoitza nagusia izatera iritsi zena. Kusheko beste toki batzuetan eraikitzea ere agindu zuen, baita zaharberritze lanak egitea ere Karnakeko tenpluan.
- Kolomadi monumentala Karnakeko Amonen tenpluan
- Zenbait monumentu Tebasen (Arnold 1999:51)
- Heb Sedaren atea Edfuko tenpluan (Arnold)
- Buhen eta Taniseko tenplu txikietan zenbait hedapen (Arnold)
- Nubiako tenpluetan eraikin berriak: Tabo, Kawa eta Sanam (Arnold)
- Idazkunak Faraseko tenpluan (Nubia) (Karkowski 1981:341-346)
- Metal ezberdinezko zenbait eskultura multzo (Louvre)
- Nurin aurkitutako ushebtiak, pisu bat UC13169 eta UC13167 objektua (Petrie Museoa)
Bere garaiko testigutza grafikoak
Aurrekoa Shabitko |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXV. dinastia |
Ondorengoa Tanutamani |