Taha Hussein

Taha Hussein (egiptoar arabieraz: طه حسين, ˈtˤɑːhɑ ħ(e)ˈseːn ahoskatua; Maghaghah, Egipto, 1889ko azaroaren 14a - Kairo, Egipto, 1973ko urriaren 28a) arabiera idazlea izan zen, XX. mendeko Egiptoko idazle nagusietako bat. Eleberriak, ipuinak, kritika-lanak eta gizarte- eta politika-saioak idatzi zituen, arabieraz beti.

Taha Hussein

3. Q115657800 Itzuli

1963 - 1973
Ahmad Lutfi al-Sayyid (en) Itzuli - Ibrāhīm Madkūr (en) Itzuli
Minister of Education of Egypt (en) Itzuli

1950eko urtarrilaren 12a - 1952ko urtarrilaren 27a
Mohamed Hasan al-Ashmawi Pasha (en) Itzuli - Abdul Khalek Hassouna (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMinya Governorate (en) Itzuli, 1889ko azaroaren 14a
Herrialdea Otomandar Inperioa  (1889 -  1914)
Egiptoko sultanerria  (1914 -  1922)
Egiptoko Erresuma  (1922 -  1953)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  1973ko urriaren 28a)
HeriotzaKairo, 1973ko urriaren 28a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Sūzān Ṭāhā Ḥusayn (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea
Kairoko Unibertsitatea
Montpellierreko Unibertsitatea
Al-Azhar unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Mohammed Abdul Moid Khan (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
latina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, historialaria, itzultzailea, idazlea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria, literaturan aditua, eleberrigilea eta literatura historialaria
Enplegatzailea(k)Kairoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArab Academy of Damascus (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm1729334 Discogs: 4651081 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Bi urte zituela itsutu zen, eta 1902an ikastetxe musulman ortodoxo batera bidali zuten ikasketak egitera. 1908tik 1914ra bitartean, Kairoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Parisko Sorbonan osatu zituen Mendebaldeko literaturari buruzko ikasketak. Kairora itzuli ondoren, arabiar literatura erakutsi zuen bertako unibertsitatean, eta kritika-molde berriak erabili zituen, arabiar literatura aztertzeko. Kritika zorrotzak jaso zituen buruzagi musulmanengandik Fi sh-Shi' al-Jahili (1926, Islamen aurreko poesiaz) obra argitaratu ondoren, eta geroago, Europako kultura aldera hurbiltzearen aldeko izan zen Mustaqbal al-thaqafah fi Misr (1938, Egiptoko kultura eta etorkizuna) liburuan.

Hezkuntzako ministro izan zen Egiptoko monarkiaren azken gobernuan (1950-1952). Ospe handia izan zuen haren autobiografiak, al-Ayyan (1929-1932, Urteak).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.