Tafisko tenplua
Tafisko tenplua (arabieraz: معبد طافا: Taffeh, Taffa edo Tafa; idazkera klasikoan baita Taphis) antzinako tenplu egiptoarra da, Herbehereetara eraman zena 1970eko hamarkadan Nubiako Monumentuak Salbatzeko Nazioarteko Kanpainaren barruan, Aswango presaren ondorioz Nasser lakuak urperatu behar baitzuen jatorrizko kokapena Nilo ibaiaren ondoan.
Tafisko tenplua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma |
Herrialdea | Herbehereak |
Probintzia | Hego Holanda |
Udalerria | Leiden |
Koordenatuak | 52°09′30″N 4°29′09″E |
Jatorrizko tenplua
Tenplua hareharriz eraiki zen K.a. 25 eta K.a. 14 bitartean, Augusto enperadore erromatarraren agintepean.[1][2] Taphis izeneko gotorleku erromatarraren zati bat zen eta 6,5 bider 8 metro neurtzen du.[1][3] Tenpluaren iparraldeko aldeko aurreko bi zutabeak pilare karratuez osatuta daude, zutoin elkalortuekin lau aldeetan.[3] Tenpluaren barruko atzeko paretak estatua batentzako nitxoa du. Inskripzio greko bat eta gurutze kristau bat daude hormetan zizelkatuta.[4]
Berkokapena Leidenen
Adolf Klasens, Rijksmuseum van Oudheden museoko zuzendaria eta egiptologoa izan zen pertsona gakoa tenplua Leidenen (Herbehereak) kokatzeko orduan museo honetan.[5]
Eraikin hau gutxi gorabehera 250 tonako 657 blokez eraikita dago.[6] 1979an Herbehereetara iritsi ondoren, Antzinateko Museo Nazionalaren (Rijksmuseum van Oudheden) hegal berri batean berreraiki zuten Leidenen.[7] Egitura berria apropos diseinatu zen Holandako klimak ez ziezaion harriari eragin, argi naturalak tenplua argiztatuko zezan, eta bisitariek tenplua ikusteko aukera ere izan zezaten sarrera txartela ordaindu gabe ere.[8] Hondatutako harri-kopuru minimo bat ordezkatu zituzten.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Temple of Taffeh» artikulutik itzulia izan da, 2021-10-13 data duen 1115792347 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-10-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Temple of Taffeh. Rijksmuseum van Oudheden.
- (Nederlanderaz) «Tempel van Taffeh als blijk van dank» Rijksmuseum van Oudheden.
- Dieter Arnold, Temples of the Last Pharaohs, Oxford University Press, 1999. p.240
- Sacred destinations. Leiden, South Holland, Netherlands: Sacred destinations.
- Adolph Klasens bio. Saqqara.nl.
- Schrijver, Elka. (1979). «The Netherlands» The Burlington Magazine 121 (915): 402–399..
- (Nederlanderaz) «Tempel van Taffeh als blijk van dank» Rijksmuseum van Oudheden.
- (Ingelesez) «48 Hours In: Leiden, Netherlands» The Independent.