Tafallaldea
Tafallaldea[lower-alpha 1] Nafarroako eremu geografikoa da, Erdialdea eskualdeko erdialdean kokatua. Tafalla inguruko eremua da, tradizioz hiribildu independenteetan banatuta egon dena, Orbaibar ibarra bezalako lekuetan ez bezala, non herri guztiak jurisdikzio komun baten menpe zeuden. Lurralde hauek hartzen ditu: Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas, Donamartiri Untz eta Uxue.
Tafallaldea | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°29′49″N 1°36′18″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Nafarroako 2000 Zonifikazioaren arabera, Nafarroako eskualde ez ofizialetako bat zen, nahiz eta 2019an ofizialak onartu zirenean, lurralde osoa Erdialdean txertatu zen. Zangozaldea bezala, bertako udalerriak modu independentean garatu ziren, eta, horregatik, eskualde horretako kide izatearen sentimendua txikia da beste eremu tradizionalagoekin alderatuta. Ekonomia Tafallaren eta Erriberriren inguruan zentratuta dago.
Erriberriko merindadearen barruan dago kokatuta.
Oharrak
- /tafaʎalðé.a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza laugarren silaban
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | TAFALLALDEA. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
- «TAFALLALDEA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).