Tadeusz Mazowiecki
Tadeusz Mazowiecki (Plock, 1927ko apirilaren 18a - Varsovia, 2013ko urriaren 28a[1]) poloniar idazle, kazetari, gizarte-langile eta politikari kristau-demokrata izan zen. Solidarność sindikatuko sortzaileetako bat izan zen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Polonian egon zen aurreneko Lehen Ministro ez komunista.
Tadeusz Mazowiecki | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1991 - 2001
1989ko abuztuaren 24a - 1991ko urtarrilaren 4a ← Czesław Kiszczak - Jan Krzysztof Bielecki (en) ![]()
1961 - 1972
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Plock, 1927ko apirilaren 18a | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Lehen hizkuntza | poloniera | ||||||||
Heriotza | Varsovia, 2013ko urriaren 28a (86 urte) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea Liceum Ogólnokształcące im. Marszałka Stanisława Małachowskiego w Płocku (en) ![]() | ||||||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, idazlea, kazetaria eta sindikalista | ||||||||
Lantokia(k) | Varsovia eta Wrocław | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Znak (en) ![]() PAX Association (en) ![]() Klub Inteligencji Katolickiej (en) ![]() | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Citizens' Movement for Democratic Action (en) ![]() ![]() ![]() Askatasunaren Batasuna ![]() ![]() | ||||||||
![]() ![]() | |||||||||
![]() |
Bizitza
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Varsoviako Unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak, baina kazetari-lanetan jardun zuen. Wiez egunkari independentea sortu zuen 1958. urtean. 1961ean legebiltzarreko kide hautatu zuten, eta Znak diputatu katolikoen taldean sartu zen, oposizioan. Solidarnosc sindikatua sortzen eta antolatzen lagundu zuen, eta 1980an Lech Walesaren laguntzaile izan zen, gobernuarekin izandako negoziazioetan. Gobernuarekin lortu zuten hitzarmenari esker, Solidarnosc izan zen herrialde komunista bateko lehenengo sindikatu independentea. Harrezkero Walesaren aholkulari nagusietako bat izan zen Mazowiecki. 1981ean, ordea, sindikatua legez kanpo utzi zutenean, atxilo hartu zuten beste zenbait buruzagirekin, eta espetxean egon zen 1982 arte. 1989an lan handia egin zuen Solidarnosc legeztatzeko, eta hauteskunde libreak antolatzeko elkarrizketetan. Hauteskundeetan arrakasta handia lortu zuten ez komunistek, eta Mazowiecki izendatu zuten Lehen Ministro. 1945az geroko lehenengo buruzagi ez komunista izan zen. 1989-1990 bitartean iraun zuen kargu horretan, baina tirabirak izan zituen Walesarekin, eta 1990eko hauteskundeetan, Walesa, Mazowiecki eta beste hautagai bat aurkeztu zirelarik, azken postuan gelditu zen, eta bertan behera utzi zuen kargu hura.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Monika Scislowska: Tadeusz Mazowiecki, Polish prime minister, dies at 86 Washingtonpost.com
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tadeusz Mazowiecki ![]() |