Tadeo Biela

Jose Tadeo Biela López (Elizondo, Baztan, 1872ko urriaren 28a - Elizondo, 1935) Nafarroa Garaiko abeslaria eta euskal idazlea izan zen.[1]

Tadeo Biela
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Tadeo Biela López
JaiotzaElizondo, 1872ko urriaren 28a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaElizondo, 1935 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta abeslaria
KidetzaOrfeón Pamplonés
Ahots motatenorra

Bizitza

Tadeo Biela Elizondoko Dolaetxean jaio zen, 1872ko urriaren 28an; Juan Bautista Biela eta Juliana Lopez izan zituen gurasoak. Gaztaroa, berriz, Lesakan eman zuen, bertako organo-jolea zen bere osaba Frantzisko Bielarekin. Eliz ikasketak hasi bazituen ere, filosofiako hirugarren ikasturtean geratu zen. Aparteko abeslaria, Iruñeko Orfeoiaren tenor bakarlaria izan zen.[2]

Beranduko idazlea izan zen, eta bere lan argitaragabe gehienak galdutzat eman behar dira. Edozein modutan ere, hark izkiriaturiko olerkiren bat edo beste irakurtzeko aukera bada, esate baterako 1927ko Euskal Esnalea-n agertu zen "Umezumari" izenburukoa.[2]

Erreferentziak

  1. Biela López, José Tadeo. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  2. Bidador, Joxemiel. Baztango euskal idazleen berri laburra (V). Euskaldunon Egunkaria, 2000ko otsailak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.