Tadashi Imai
Tadashi Imai (Tokio, 1912ko urtarrilaren 8a - ib., 1991ko azaroaren 22a) japoniar zinemagilea izan zen.
Tadashi Imai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tokio, 1912ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Tokio eta Soka (en) , 1991ko azaroaren 22a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ibaraki University (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Alderdi komunistan sartu zen gaztetan, Tokioko unibertsitatean zegoenean. 1935ean, ikasketak utzi eta Kyotora joan zen zineman lan egitera. Han, Tamizo Ishida zinemagilearen laguntzaile izan zen, eta, gero, Nobuo Nakagawarena. 1939an egin zuen lehen filma: Humazo heigakko. Bigarren Mundu Gerran, giro militarreko filmak egin zituen; horien artean aipagarriena: Jenerala (1940). Gerra ostean, 1945ean, alderdi komunistan sartu zen berriro eta demokraziaren alde egin zuen bere lanetan.
Film esanguratsuenak: Oraindik bizi gara (1951), Lilien dorrea (1953), Ilunpea eguerdian (1956).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.