Peutingerren taula
Peutingerren taula, latinez: Tabula Peutingeriana, Erromatar Inperioaren errepide sarea adierazten duen eskuizkribu bat da. Viena hirian dagoen Austriako Liburutegi Nazionalan ikusgai dago. Jatorrizko mapa IV. mendetik aurrera marraztu zen, 328an sortutako Konstantinopla hiria agertzen baita, baina gaur egungoak haren kopiak besterik ez dira. Europaz gain, Iparraldeko Afrika eta Asiaren zati bat (India) agertzen dira. Izena XV-XVI. mendeko Konrad Peutinger alemaniar diplomatikariari zor dio.
Peutingerren taula | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | XII. mendea |
Honen izena darama | Konrad Peutinger (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 34 () × 674 () cm |
Hizkuntza | latina |
Kokapena | |
Lekua | Viena |
Bilduma | Austriako Liburutegi Nazionala |
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.