Tabakismo
Tabakismoa da tabakoa erretzeko menpekotasuna edo haren gehiegizko kontsumoa. Gaixotasuna bera da, baina beste gaitz larriago batzuk ekar ditzake epe luzean, bereziki gaixotasun kardiobaskularrak (hauen eragilea da kasuen %50a baino gehiagotan), birikako gaitz kronikoak (%90a) eta minbiziaren hamaika mota. Europan 1.2 milioi hildako inguru daude urtero honen guztiaren ondorioz eta espainiar estatuan 50.000 pertsona baino gehiago hiltzen dira, trafiko istripuek eta droga ilegal guztiek batera eragindakoa baino gehiago.
Tabakismo | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | smoking addiction (en) ![]() ![]() ![]() non-controlled substance abuse (en) ![]() |
Espezialitatea | Psikiatria, medical toxicology (en) ![]() Psikologia |
Sortzen du | fetal nicotine spectrum disorder (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | Z72.0 |
GNS-9 | 305.1 |
MeSH | D014029 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Kontsumoa antzinako garai eta zibilizazioetan hasi bazen ere, Europan ez zen sartu XVI. mendeko amaiera arte. Gaur egun 1-1.5 bilioi pertsona inguruk erretzen du munduan zehar, eta garapen bidean dauden herrialdeetan erretzaileen tasa handienak dituzte, eta bertan gertatzen dira heriotz guztien %70a gutxi gora-behera. Herrialde garatuetan aldiz beheranzko joera dago azken urteotan. Gizonek emakumeek baino gehiago kontsumitzen dute gaur egun ere, eta adin tarte prebalenteena 30 eta 49 urte artekoa da.
Ondorioak
Alde batetik Kardiopatia iskemikoa (miokardio infartu akutua) eta beste gaixotasun baskularrak eragitzen ditu tabakismoak, istripu zerebrobaskularrak eta hankak bereziki kaltetzen dituzten arteriopatia periferikoak (Buerger-en gaixotasuna) tartean.
Bestela, minbiziarekin ere oso lotuta dago, batez ere birikako minbizia (kasu guztien %95a eragiten ditu) baina beste batzuk ere bai, laringe, hestegorri, pankrea eta puxikakoa.
Hirugarren esparru nagusia Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa da, Enfisema eta Bronkitis kronikoa alegia.
Diagnostikoa
- Fagerström-en testa.
Tratamendua
- Aholku medikoa eta gutxieneko esku-hartzea: Lehenengo urratsa da.
- Ordezko terapia nikotinarekin: Txaplatak, txikleak.
- Bupropioia.
- Psikoterapia.
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabakismo |
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz)"Tobacco Free Initiative" (Osasunerako Munduko Erakundea)