Taa II.a
Seqenenra Taa edo Taa II.a, Antzinako Egiptoko XVII. dinastiako azkenaurreko faraoia izan zen.
Taa II.a | |||
---|---|---|---|
← Taa I.a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | ? (26/36 urte) | ||
Hobiratze lekua | Deir el-Bahari | ||
Familia | |||
Aita | Taa I.a | ||
Ama | Tetisheri | ||
Ezkontidea(k) | Ahmose Inhapy (en) Ahhotep I (en) Sitdjehuti (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XVII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Bere koroaketa izena, Seqen-en-Ra izan zen, baina egiptoar faraoi gehienen kasuan ez bezala, bere Tronu izenagatik (Seqenenra) gehiago ezagutzen da bere Sa-Ra izena edo jaiotza izenagatik (Taa) baino.
Bere izenaren beste aldaera batzuk: Sekenenra, Seqenenre, Sekenenre, Sekhenenre, Sekhenenra eta Tao II.
Hiksoak
Seqenenra, garai konplexu batean jaio zen, Egiptoko bigarren tarteko aroa bezala deitu izan dena. Garai hartan, K. a. 1560-K. a. 1550 inguruan, Niloren delta, herrialdearen iparraldean, hiksoek domeinatzen zuten, Asiatik zetozen herri multzo bat, hauen gobernariek ia Egipto guztia gobernatzen zutelarik. Baina, hegoaldea, jatorri egiptoarreko agintari basailuek gobernatzen jarraitzen zuten, inbaditzailearen aurka erresistitu eta are konspiratu ere egiten zutenak. Lurralderik errebeldeenetako bat, Tebaseko nomoa zen, Egiptoko XVII. dinastiako agintariek gobernatua, Egiptoko XIII. dinastiakoen balizko ondorengoak.
Oso gutxi ezagutzen da Seqenenraren aurreko erregeei buruz, izena justu-justu, eta, dirudienez, gobernari hiksoen basailuak ziren. Beste printzerri indartsu batzuetan gertaturiko matxinada saiakerak, Abidosekoa kasu, gogortasunez zanpatuak izan ziren, eta tebastar printzeak, isilpean konspiratzeaz arduratzen ziren, susmo gehiegirik piztu gabe. Baina, Seqenenrarekin, zeozer aldatu egin zen.
Seqenenra errege ausarta
Istorio ezagun batek dioen bezala, erdi elezaharra ere badena,, hiskoen enbaxada bat Tebasera joan zen Seqenenrari, hipopotamo sakratuak sakrifikatzea exigitzera, esaten zenez, hipopotamo horiek, euren zaratekin, faraoi koroatutko errege hiksoari lo egiten ez baitzioten uzten. Ez da ezagutzen exigentzia hori benetakoa ala sinbolikoa zen, eta, honekin, matxinada baten berri izan zutela eta errudunak preso hartzea "gomendatu" izateari erreferentzia egin nahi zuten. Edonola ere, Seqenenrak, probokazio bezala hartu zuen, eta gerra deklaratu zuen, ez baina, aurretik, errege legitimo bezala koroatu gabe.
Iparraldean hiksoen Menfiseko erresumaren eta hegoaldean Nubiako Kerma erresuma Kushtarraren artean harrapatua zegoen arren, Seqenenrak, armada nahiko handi bat eratu ahal izan zuen, eta Egipto Ertainera joan zen, Apofis I.a errege hiksoaren aurka borrokatzera, Egiptoko XV. dinastia boteretsuko faraoia zena. Dirudienez, hasieran, garaipenen batzuk lortu zituen, baina egoera ez zen bere aldekoa, hiksoen armadak, oraindik oso handia izaten jarraitzen baitzuen. Seqenenra, guduan garaitua eta hila, Tebasera eramana izan zen benetako heroi bat bezala. Egiptoren askapen gerra, hasi baino ez zen egin.
Errege familia
Seqenenra, Senakhtenra printzearen eta jatorri xumeko baina osotasun handiko emakume baten, Tetisheriren semea zen. Dama hau, euren neba-senarren botereari elkartuta, Antzinako Egiptoren historiako dinastiarik handi eta oparoenetako bat izan zen Egiptoko XVIII. dinastia sortu zuten eamkume garrantzitsuen leinu baten sortzailea izan zen.
Erregea, bere hiru arrebakin ezkonduta zegoen, faraoien artean ohitura zen bezala. Hauen izenak, Ahhotep, Ahmose-Inhapi eta Sithut ziren, hiru hauen artean, ausartena eta eragin gehien zuena, Ahhotep zen arren, erregeen ama eta benetako gerra heroia. Ezkontza hauetatik, ohi, ahmosidar deituriko familia sortu zen, euren izen teoforoetan, Ah ilargi jainkoa aipatzen baitzen: Ahmose I.a erregea, bere errege emazte handia zen Ahmose-Nefertari, baita Ahmose-Sipair eta Ahmose printzeak eta Ahmose-Henuttamehu, Ahmose-Tumerisy, Ahmose-Henutemipet eta Ahmose-Nebetta printzesak.
Oinordekoak
Seqenenraren erregealdia laburra izan zen, lau urte pasatxokoa, baina ondoren etorriko zenaren aurrekaria zen. Fededunek, erregearen gorpu triskatua eurenganatzea lortu zuten, ondoren, momifikatu eta garaiko errege nekropolia zen Dra Abu el-Nagan lurperatuz. Bere momia, egundaino, Deir el-Bahariko ezkutalekuan zegoenetako bat zelako iritsi da, eta bertan, errege honen heriotza eragin zuten lau zauri handi ikus daitezke, Ahmose, Amenhotep eta Tutmosisen leinuaren aurrekaria.
Seqenenraren ondoren, borrokak, Kamoseren erregealdian jarraitu zuen, honi buruz, Seqenenraren lehen semea zela pentsatu delarik, baina, dirudienez, bere anaia txikia zen. Errege hau ere borrokan hil zenez, hiksoak, jada, euren lurren iparrekialdeko muturrean harrapaturik zeudenean, hurrengo erregea eta borroka irabaziko zuena, Ahmose umea izango zen, bere ama erregeordea zen Ahhotepek zainduta, herrialdea berbateratzea lortuko zuena, baita Antzinako Egiptoko etaparik garrantzitsuena abiaraztea ere, egungo historialariek, Egiptoko Inperio Berria deitzen dutena.
Aurrekoa Taa I.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XVII. dinastia |
Ondorengoa Kamose |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taa II.a |