TTL

TTL edo transistore-transistore logika, transistor-transistor logic ingeleraz, transistore bipolarrez (BJT) eta erresistentziez egindako zirkuitu digital mota bat da.

Motorola 68000 mikroprozesadoredun ordenagailua protoboardetan muntaturiko hainbat TTL txipekin.

Ezaugarriak

  • Elikatze-tentsioa 4,75 V eta 5,25 V artekoa da, beraz, oso mugatua.
  • Maila logikoak:
    • Tentsio maila baxua: 0,2 V eta 0,8 V artekoa da.
    • Tentsio maila altua: 2,4 V eta Vcc (elikatze-tentsioa) artekoa da.
  • Maila logikoen aldaketa-abiadura handia da, baina ezaugarri honek potentzia-kontsumoa handitzen du.
  • TTLren irteerako seinaleak erraz degradatzen dira transmisio-zirkuituak erabiltzen ez badira (2 metrotara baino ezin dira igorri galera nabarmenak izan gabe).

TTL familiak

Normalean, TTL teknologiako zirkuituek 74 aurrizkia daramate (54 aurrizkia segida militarra edo industriala bada). Ondoren, digito bateko edo gehiagoko kodea eransten zaio familia mota adierazteko, eta geroago bi eta lau arteko zifra zirkuituaren izenarekin. Adibidez: 74ALS245.

TTLren barne dauden familiak:

  • TTL : Segida estandarra
  • TTL-L (low power) : Kontsumo txikiko segida
  • TTL-S (schottky) : Segida azkarra (Schottky Diodoak erabiltzen ditu)
  • TTL-AS (advanced shottky) : S segidaren bertsio hobetua
  • TTL-LS (low power shottky) : L eta S teknologien konbinazioa (erabiliena da)
  • TTL-ALS (advanced low power shottky) : AS segidaren bertsio hobetua
  • TTL-F (FAST : Fairchild Advanced ShoTtky): S segida baino azkarragoa
  • TTL-AF (advanced FAST) : F segidaren bertsio hobetua
  • TTL-HC (high speed CMOS) : Berez ez da TTL, CMOS teknologia da
  • TTL-HCT (high speed CMOS) : HC segida TTLren maila logikoekin bateragarria
  • TTL-G (GHz CMOS) : GHz

Ikus, gainera

  • Erresistentzia–transistore logika (RTL)
  • Diodo–transistore logika (DTL)
  • Igorle akoplatuko logika (ECL)
  • CMOS

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.