TKE Ligako 2021eko denboraldia
TKE Ligako 2021eko denboraldia Eusko Label Ligaren hemeretzigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 3an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 19an bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra lehen aldiz irabazi ondoren, Itsasoko Ama Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua. Lehian Tirán elkartu zitzaion, 2020an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen elkartea[2].
Itsasoko Ama Arraun Elkarteak (irudian) bigarren aldiz jarraian eskuratu zuen TKE Ligako garaikurra. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 20 estropada |
Hasiera | 2021eko uztailaren 3a |
Amaiera | 2021eko irailaren 19a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Santurtzi (217 p.) |
Txapeldunordea | Hondarribia (203 p.) |
Ohorezko tx. | Orio (177 p.) Donostiarra (176 p.) |
Jaitsiera | Tirán (55 p.) Zarautz (44 p.) |
← 2020 |
2022 → |
Denboraldi honetako txapeldun nagusiak, hain zuzen ere, santurtziarrak izan ziren[3]. TKE Ligaren historian bigarren aldia izan zen Soterako mutilek garaikurra irabazi zutena, biak jarraian gainera; guztira, 217 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8tan garaile izan ziren. Dena den, azken asteburura arte lehia estua izan zen txapeldunordearekin, Ama Guadalupekoa ontziarekin. Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldiari nahi zuen bukaera eman ez zion arren, 203 puntu eta 4 bandera eskuratu zituen, horien artean Zarauzko Ikurrina laugarren aldiz jarraian. Ohorezko txanda, bestalde, Oriok eta Donostiarrak osatu zuten[4]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Santurtzik 9 bandera eraman zituen herrira, Hondarribiak 4, Zierbenak 3, eta Donostiarrak eta Ondarroak bana. Antiguako Amako arraunlariek Zierbenan irabazitako bandera ondarrutarrek lehen mailan irabazi zuten lehenbiziko bandera izan zen[5][6].
Bestetik, Zarautz eta Tirán izan ziren TKE Ligari agur esan zioten elkarteak. Gipuzkoarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 8tan motelenak izan ziren eta 44 puntu baino ez zituzten eskuratu. KAE Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen[7]. Galiziarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 55 puntu lortu ostean. Jaitsiera play-offean, baina, ezin izan ziren KAE Ligako traineruak (Getaria eta Kaiku) baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten[4][8].
Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Arkaitz Diaz donostiarrarentzat izan zen bigarren aldiz[9]. Podiuma Gorka Aranberrik eta Óscar Hermok osatu zuten[4].
Partaideak
Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hemeretzigarren denboraldian; horietatik 5 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak, 2 coruñarrak eta pontevedrar bat[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Sociedad Deportiva Tirán elkartearen parte hartzea izan zen, Kaikuk utzitako postua bete zuena[2].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2020 |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | José Manuel Peláez | Ares (Coruña) | 10.a | |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Gustavo Vázquez | Boiro (Coruña) | 7.a | |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Igor Makazaga | Donostia (Gipuzkoa) | 6.a | |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Mikel Orbañanos | Hondarribia (Gipuzkoa) | 2.a | |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday | Lekeitio (Bizkaia) | 8.a | |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Iñaki Errasti | Ondarroa (Bizkaia) | 9.a | |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Jon Salsamendi | Orio (Gipuzkoa) | 4.a | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Iker Zabala | Santurtzi (Bizkaia) | 1.a | |
Tirán | Sociedad Deportiva Tirán | Mar do Con | Benjamín Vázquez | Tirán, Moaña (Pontevedra) | 1.a (GTL) | |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Jon Elortegi | Bermeo (Bizkaia) | 3.a | |
Zarautz | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Asier Puertas | Zarautz (Gipuzkoa) | 11.a | |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Juan Zunzunegi | Portua, Zierbena (Bizkaia) | 5.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 20 estropada eta 18 bandera izan ziren jokoan[1].
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Urdaibai azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 11 | 21 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 132 | 142 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
1. | Santurtzi | 217 | 11 | 11 | 10 | 10 | 12 | 9 | 9 | 12 | 10 | 12 | 11 | 12 | 11 | 11 | 8 | 10 | 12 | 12 | 12 | 12 | 91 | Txapelduna | |
2. | Hondarribia | 203 | 12 | 4 | 11 | 9 | 10 | 10 | 12 | 10 | 12 | 11 | 8 | 11 | 12 | 12 | 10 | 12 | 11 | 11 | 10 | 6 | 41,2 | Txapeldunordea | |
3. | Orio | 177 | 6 | 10 | 9 | 2 | 11 | 11 | 11 | 8 | 9 | 9 | 7 | 10 | 9 | 8 | 9 | 11 | 8 | 10 | 8 | 11 | - | Ohorezko txanda | |
4. | Donostiarra | 176 | 9 | 8 | 8 | 6 | 8 | 8 | 10 | 9 | 8 | 10 | 12 | 9 | 10 | 10 | 11 | 9 | 10 | 7 | 7 | 7 | 1 | ||
5. | Zierbena | 172 | 10 | 9 | 12 | 4 | 7 | 12 | 93 | 93 | 11 | 5 | 9 | 8 | 8 | 9 | 12 | 7 | 7 | 3 | 11 | 10 | 3 | ||
6. | Urdaibai | 154 | 4 | 12 | 7 | 5 | 9 | 7 | 7 | 11 | 7 | 85 | 10 | 7 | 6 | 7 | 7 | 8 | 6 | 8 | 9 | 9 | -1 | ||
7. | Ondarroa | 115 | 7 | 2 | 4 | 12 | 4 | 6 | 6 | 7 | 2 | 6 | 6 | 6 | 5 | 5 | 5 | 5 | 4 | 9 | 6 | 8 | 1 | ||
8. | Cabo da Cruz | 102 | 8 | 1 | 6 | 7 | 6 | 4 | 8 | 6 | 6 | 4 | 5 | 4 | 4 | 3 | 6 | 3 | 9 | 2 | 5 | 5 | - | ||
9. | Ares | 82 | 5 | 7 | 5 | 1 | 2 | 5 | 5 | 54 | 4 | 7 | 4 | 5 | 53 | 53 | 2 | 6 | 3 | 6 | - | - | - | ||
10. | Lekittarra | 73 | 1 | 6 | 2 | 11 | 5 | 2 | 4 | 4 | 43 | 43 | 1 | 2 | 7 | 6 | 4 | 4 | 5 | 1 | - | - | - | ||
11. | Tirán | 55 | 2 | 3 | 3 | 8 | 3 | 1 | 3 | 2 | 5 | 3 | 3 | 3 | 2 | 2 | 3 | 2 | 2 | 4 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Zarautz | 44 | 3 | 5 | 1 | 3 | 1 | 3 | 2 | 3 | 3 | 2 | 2 | 1 | 3 | 4 | 1 | 1 | 1 | 5 | - | - | - | 2022ko KAE Liga |
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Urdaibai azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Zarauzko Ikurrina bi estropadetan jokatzen denez, Hondarribiak bandera bakarra eraman zuen etxera nahiz eta bi jardunaldiak irabazi[11].
3 Zierbena, Lekittarra eta Ares asteburu banatan ez ziren lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Une horretan batezbeste zeramaten puntuak borobilduta eman zitzaizkien[12][13][14].
4 Aresek 3 segundoko zigorra jaso zuen epaileak bi abisu eman zizkiolako[15].
5 Epaileak Urdaibairi 3 segundoko zigorra jarri zion Donostiarrari traba egiteagatik[16].
Jaitsiera/Igoera play-offa
Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Tiránek; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, Getariak eta Kaikuk[17]; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Bueuk[18]. Bostetik bik baino ez zuten lortu 2022ko denboraldian parte hartzeko txartela, KAE Ligatik zetozten bi ontziek hain zuzen ere[8].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Herria/Udala | Herrialdea | Emaitza |
Bueu | Club de Mar Bueu | Maruxia | José Ferral | Bueu | Pontevedra | 2.a (GTL) | |
Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | Ion Larrañaga | Getaria | Gipuzkoa | 1.a (KAE) | |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitaŕa | Jose Luis Korta | Sestao | Bizkaia | 2.a (KAE) | |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | Daniel Pérez | Meira, Moaña | Pontevedra | 1.a (GTL) | |
Tirán | Sociedad Deportiva Tirán | Mar do Con | Benjamín Vázquez | Tirán, Moaña | Pontevedra | 11.a |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Getaria | 9 | 5 | 4 | 2022ko TKE Liga |
2 | Kaiku | 8 | 3 | 5 | |
3 | Samertolameu | 7 | 4 | 3 | 2022ko GT Liga |
4 | Tirán | 4 | 2 | 2 | |
5 | Bueu | 2 | 1 | 1 |
Patroi Hoberenaren saria
Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[1] |
---|---|---|---|
1 | Arkaitz Diaz | Donostiarra | 20 |
2 | Gorka Aranberri | Santurtzi | 19 |
3 | Óscar Hermo | Cabo da Cruz | 14 |
4 | Félix Duarte | Cabo da Cruz | 12 |
5 | Eneko Bilbao | Ondarroa | 8 |
6 | Iker Gimeno | Urdaibai | 5 |
Iñigo Larrinaga | Ondarroa | ||
Ugaitz Mendizabal | Orio | ||
Hugo Rascado | Ares |
Erreferentziak
- "2021eko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2021.07.05
- «Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.06).
- Iribar, Mikel O. «Patroia eta hamahiru marinel» Berria (Noiz kontsultatua: 2021.09.19).
- "2021eko emaitzak". Eusko Label Liga. 2022.01.06
- "2021eko Eusko Label eta Euskotren ligetako sailkapen nagusiak". Eitb.eus. 2022.01.06
- De la Hoz, Jon Ander. «Ondarroa non, Elu han» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.03).
- "Burua gora bukatu du Zarautzek Eusko Label ligako ibilbidea". Zarauzko Hitza. 2022.01.06
- "Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan". Eitb.eus. 2022.01.02
- "Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria jaso du eta Miren Garmendiak Patroi Onenaren Saria". Eusko Label Liga. 2022.01.06
- «Santurtzik irabazi du Coruñako bandera bigarren urtez eta Urdaibaik estropada» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.07).
- "Go Fit Hondarribik laugarren aldiz jarraian irabazi du Zarauzko Ikurriña". Eusko Label Liga. 2022.01.07
- "Zierbenak ez du Castroko eta Lekeitioko estropadetan parte hartuko, koronabirus kasu bategatik". Eitb.eus. 2022.01.07
- "Lekittarra ez da Bilboko eta Santurtziko estropadetan izango, bi positiborengatik". Eitb.eus. 2022.01.07
- "CR Aresek ez du Zarautzen parte hartuko taldean duen COVID-19 kasuarengatik". Eusko Label Liga. 2022.01.07
- "El Corte Inglés XLVII. Bandera - Emaitzak". Eusko Label Liga. 2021.10.25
- "Santurtziko XLII. Ikurriña - Emaitzak". Eusko Label Liga. 2021.10.25
- "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
- (Galizieraz) "Resultados - Clasificación xeral 2021". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.10