TKE Ligako 2020ko denboraldia

TKE Ligako 2020ko denboraldia Eusko Label Ligaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 4an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 20an bukatu zen Portugaleten; guztira, 18 estropada jokatu ziren. 2020koa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, izan ere, COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen[1]. Eusko Label Ligako garaikurra lehen aldiz irabazi ondoren, Orio Arraunketa Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua. Lehian Ares eta Zarautz elkartu zitzaizkion, aurreko denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[2][3].

2020ko Eusko Label Liga
Itsasoko Ama Arraun Elkartea
Itsasoko Ama Arraun Elkarteak (irudian) TKE Ligako garaikurra Santurtzira eraman zuen lehen aldiz.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 18 estropada
Hasiera 2020ko uztailaren 4a
Amaiera 2020ko irailaren 20a
Palmaresa
Txapelduna Santurtzi (178 p.)
Txapeldunordea Hondarribia (171 p.)
Ohorezko tx. Urdaibai (157 p.)
Orio (156 p.)
Jaitsiera Kaiku (40 p.)
2019
2021

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Itsasoko Ama Arraun Elkartea izan zen, Santurtzi[4]. TKE Ligaren historian lehen aldia izan zen Soterako mutilek garaikurra irabazi zutena eta, guztira, 178 puntu lortu zituzten eta 18 estropadetatik 5etan garaile izan ziren. Dena den, lehia estua izan zen bigarren postua eskuratu zuen ontziarekin, Ama Guadalupekoarekin; hain zuzen ere, Hondarribia Arraun Elkarteak bukaera ezin hobea eman zion denboraldiari eta 171 puntu eta 5 bandera lortu zituen, horien artean Zarauzko Ikurrina. Ohorezko txanda, bestalde, Urdaibaik eta Oriok osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Santurtzik eta Hondarribiak bosna bandera eraman zituzten etxera, Urdaibaik eta Zierbenak bina, eta Oriok eta Donostiarrak bana[5][6]. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek nahiko emaitza onak lortu zituzten. Aresek azken jardunaldian mailari eustea lortu zuen eta zarauztarrek, aldiz, jaitsiera play-offean gainontzeko traineruak atzean utzi zituzten[6]. Beraz, bi elkarteek 2021eko denboraldian arraun egingo dute. Hamabi denboraldiren ostean Eusko Label Ligan jarraituko ez dutenak, aldiz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteko mutilak izango dira, izan ere, 7 estropadatan denbora marka makalena lortzeaz gain azken postuan amaitu zuten liga. Sestaoarrek hurrengo urtean KAE Ligan arraun egin beharko dute. Beraien postua Sociedad Deportiva Tiránek beteko du, galiziarrek igoera play-offean bigarren postua eskuratu baitzuten[7].

Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Santurtziko Asier Zurinaga barakaldarrarentzat izan zen[8].

Partaideak

Guztira, 12 elkartek parte hartu zuten hemezortzigarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak izan ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 coruñarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Ares eta Zarautz elkarteen parte hartzea izan zen, Astillerok eta San Pedrok utzitako postuak bete zituztenak[9].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2019
AresClub de Remo AresSanta Olalla de LubreGalizia Alberto HermoAres (Coruña)1.a (GTL)
Cabo da CruzClub de Remo Cabo de CruzCabo da CruzGalizia Benigno SilvaBoiro (Coruña)8.a
DonostiarraKaiarriba Arraun ElkarteaTorrekua IIEuskal Herria Igor MakazagaDonostia (Gipuzkoa)6.a
HondarribiaHondarribia Arraun ElkarteaAma GuadalupekoaEuskal Herria Mikel OrbañanosHondarribia (Gipuzkoa)2.a
KaikuKaiku Arraunaren Kirol ElkarteaBizkaitarraEspainia Carlos RodríguezSestao (Bizkaia)9.a
LekittarraIsuntza Arraun ElkarteaLekittarraEuskal Herria Osertz AldayLekeitio (Bizkaia)10.a
OndarroaOndarroa Arraun ElkarteaAntiguako AmaEuskal Herria Iñaki ErrastiOndarroa (Bizkaia)7.a
OrioOrio Arraunketa ElkarteaSan NikolasEuskal Herria Jon SalsamendiOrio (Gipuzkoa)1.a
SanturtziItsasoko Ama Arraun ElkarteaSoteraEuskal Herria Iker ZabalaSanturtzi (Bizkaia)3.a
UrdaibaiBermeo Urdaibai Arraun ElkarteaBou BizkaiaEuskal Herria Jon ElortegiBermeo (Bizkaia)5.a
ZarautzZarautz Arraun ElkarteaEnbataEuskal Herria Garikoitz UrangaZarautz (Gipuzkoa)1.a (KAE)
ZierbenaZierbena Arraun ElkarteaZierbenaGalizia Juan ZunzunegiPortua, Zierbena (Bizkaia)4.a

Estropadak

Denboraldi honetan 18 estropada eta 16 bandera izan ziren jokoan.

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.IV Bandeira Cidade da Coruña1Coruña, Coruña2020ko uztailaren 4a
Hondarribia
2.2020ko uztailaren 5a
Orio
3.VIII Bandera CaixaBankDonostia, Gipuzkoa2020ko uztailaren 11
Donostiarra
4.XXXVII Bandera Petronor-ZierbenaZierbena, Bizkaia2020ko uztailaren 12a
Hondarribia
5.Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña2Getxo, Bizkaia2020ko uztailaren 18a
Orio
6.Orioko XXX. EstropadakOrio, Gipuzkoa2020ko uztailaren 19a
Urdaibai
7.Bilboko XI. BanderaBilbo, Bizkaia2020ko uztailaren 25a
Urdaibai
8.XXXV El Correo Ikurriña-Kutxabank Sari NagusiaLekeitio, Bizkaia2020ko uztailaren 26a
Hondarribia
9.Hondarribiko XXXIII. Bandera-Mapfre Sari NagusiaHondarribia, Gipuzkoa2020ko abuztuaren 8a
Santurtzi
10.XXXVI. Ondarroako BanderaOndarroa, Bizkaia2020ko abuztuaren 9a
Zierbena
11.XLIII. Zarauzko Estropadak3Zarautz, Gipuzkoa2020ko abuztuaren 15a
Hondarribia
12.2020ko abuztuaren 16a
Santurtzi
13.Santurtziko XLI. IkurriñaSanturtzi, Bizkaia2020ko abuztuaren 22a
Zierbena
14.XIX Bandera Ayuntamiento de SestaoSestao, Bizkaia2020ko abuztuaren 23a
Hondarribia
15.XIII Bandeira Concello de AresAres, Coruña2020ko abuztuaren 29a
Hondarribia
16.XXX Bandeira Concello de BoiroBoiro, Coruña2020ko abuztuaren 30a
Santurtzi
17.Bermeo Hiriko XXXVIII. BanderaBermeo, Bizkaia2020ko irailaren 19a
Santurtzi
18.XLX GP-XLVI Bandera El Corte InglésPortugalete, Bizkaia2020ko irailaren 20a
Santurtzi

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Orio azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Ofizialki "Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia"[11].
3 Bi jardunalditan jokatu zen Zarauzko XLIII. Bandera Hondarribiarentzat izan zen[12].

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 11 21 3 4 5 6 7 8 9 10 115 125 13 14 15 16 17 18 Banderak Lorpena
1.Santurtzi1781110111111911212410121071112121251,5Txapelduna
2.Hondarribia171121412711712410812111112121011851,5Txapeldunordea
3.Urdaibai15710679101212111191986106101082Ohorezko txanda
4.Orio156912105121010591188949799811
5.Zierbena1546851096877129101296118112
6.Donostiarra14481112888391081033511896781
7.Cabo da Cruz107758657564671150627875-
8.Lekittarra8553972461254268575756-
9.Ondarroa7139223328526441044---
10.Ares6547341254431563555---
11.Zarautz6322616119446277333---Jaitsiera play-offa
12.Kaiku401413423313712122---2021eko KAE Liga

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Orio azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Aresek 3 segundoko zigorra jaso zuen Ondarroako traineruaren aurka egindako inbasio baten eta pala ukitu baten ondorioz[13].
3 Donostiarrak irteera faltsua egin eta 3 segundoko zigorra jaso zuen[14].
4 Hondarribiak, Zarautzek eta Cabok 3 segundoko zigorra jaso zuten kale inbasioagatik.
5 Bi jardunalditan jokatu zen Zarauzko XLIII. Bandera Hondarribiarentzat izan zen[12].
6 Bi abisu jaso ondoren, Itsasoko Epaileak bandera berdea ateratzea eta Cabo estropadatik kanporatzea erabaki zuen. Galiziarrek Donostiarraren kalea inbaditu zuten[15].
7 COVID-19an positibo kasu bat atzeman ostean, Lekittarra elkarteak ez zuen arraun egin Galiziako uretan jokatu ziren 15. eta 16. jardunaldietan. Ordura arte lortutako batezbesteko puntuak kontuan hartuta, bizkaitarrei 5 puntu eman zizkieten estropada bakoitzeko[16].
8 Epaileek 3 segundoko zigorra jarri zioten Donostiarrari bi abisu jaso ondoren. Oriok eta Urdaibaik ere hiruna segundoko zigorra jaso zuten elkarri traba egiteagatik[17].

Jaitsiera/Igoera play-offa

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik parte hartu zuten: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen Zarautz elkarteak; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, Pedreñak eta San Pedrok; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Tiránek. Bostetik bik baino ez zuten lortuko TKE Ligako 2021eko denboraldian parte hartzeko txartela.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
PedreñaSociedad Deportiva de Remo PedreñaSeve BallesterosEspainia Ángel Gómez BediaPedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria)1.a (KAE)
SamertolameuSociedad Deportiva SamertolameuA TercaGalizia Daniel Pérez FandiñoMeira, Moaña (Pontevedra)2.a (GTL)
San PedroSanpedrotarra Arraun ElkarteaLibiaEuskal Herria Mikel ArostegiSan Pedro, Pasaia (Gipuzkoa)2.a (KAE)
TiránSociedad Deportiva TiránMar do ConGalizia Benjamín Vázquez PeñaTirán, Moaña (Pontevedra)1.a (GTL)
ZarautzZarautz Arraun ElkarteaEnbataEuskal Herria Garikoitz UrangaZarautz (Gipuzkoa)11.a (TKE)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1Zarautz9452021eko TKE Liga
2Tirán752
3Pedreña5232021eko KAE Liga
4San Pedro514
5Samertolameu4312021eko GT Liga

Patroi onenaren saria

Asier Zurinaga patroia Santurtziko Sotera traineruan.
Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[18]
1 Euskal Herria Asier Zurinaga Santurtzi 11
2 Galizia Manuel Triñanes Cabo 10
3 Galizia Oscar Hermo Cabo 8
Euskal Herria Iñigo Larrinaga Ondarroa
5 Euskal Herria Iñaki Goikoetxea Lekittarra 7
Galizia Félix Duarte Ares
7 Euskal Herria Josu Andoni Barturen Urdaibai 5
Euskal Herria Aitzol Garro Zarautz
Euskal Herria Jenaro Zelaia Ondarroa
Euskal Herria Arkaitz Diaz Donostiarra
11 Euskal Herria Ioseba Amunarriz Hondarribia 4
Euskal Herria Eneko González Santurtzi
13 Espainia Iker Gimeno Urdaibai 2

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.