TIG soldadura

TIG soldadura (ingelesez Tungsten Inert Gas, euskaraz Tungsteno Inertezko Gasa) wolframioa erabiltzen duen arku bidezko soldadura mota bat da. Haren ezaugarri nagusia tungsteno elektrodo baten erabileran datza (batzuetan % 2 gainditzen ez duen torio edo zirkonio elementuen ehuneko batekin aleaturik doa). Tungstenoa tenperatura handietan egonkor mantentzen denez (3410 °C-tan urtzen da), soldaduran baliatzen diren bero fluxu handiak ongi jasaten ditu. Bestalde, babes gas baten bidez, elektrodoaren muturrak ia ez du korrosio edo marruskadurarik jasaten eta gehiago irauten du. Arkua babesteko gas erabilienak argona eta helioa, edota bien arteko nahasketa izan ohi dira.

Hubert Minnebo belgiar artista bere brontzezko eskultura batean TIG soldadura erabiltzen.

Soldadura hau elektrodoa bera bakarrik erabiliz edota ekarpen material gehigarri bat erabiliz ere burutu liteke.

Abantailak eta desabantailak

TIG soldadurarako osagarriak.

Beste soldadurekin parekatu ezkero, TIG soldadura metodo honen oinarrizko abantaila nagusia lokarri iraunkor, harikor eta korrosioarekiko jasangarriagoak lortzean datza, babes gasak eguratseko oxigenoa eta fusio bainuaren arteko kontaktua ekiditen baitu. Gainera, aipatutako gas honek burdinazko metal nahiz burdinazkoak ez diren metalen soldatzea nabarmenki errazten du, honenbestez desoxidatzaileen erabilerarik ez da behar, honek berarekin ekar ditzakeen deformazio eta inlusioak saihestuz. Egurats edo atmosfera inerte batean burututako soldadura arkuaren beste abantaila bat ke eta proiekzioen ezarengatik soldadura garbi eta uniformeak lor daitezkeela da; arku gardena inguratzen duen gasaren mugikortasunak soldatzaileak edozein unetan burutzen ari den lana ikus dezan ahabideratzen du, eta honek soldaduraren kalitatean eragiten du. Hortaz, lortutako lokarriak gainazaleko akabera ona du, eta bukaerako eragiketa erraz batzuen bidez oraindik ondorio hobeak eman ditzake, ekoizpen gastuetan modu mesedegarrian eraginez. Gainera, soldadura lokarri inguruan gauzatzen den deformazioa txikiagoa da.

Desebantailen artean babes gasaren etengabeko horniketa behar izatea dugu, honek berarekin gas tutu, gas botila, etab... instalazio espezializatua, eta ondoriozko gastuen handitzea dakar. Bestalde, soldadura metodo honek eskulan oso espezializatua behar du, eta honek ere gastuak oraindik gehiago areagotzen ditu. Hortaz, ez da metodorik erabiliena edo ohikoena, eta erabilpen edo doitasun bereziko azalerak behar dituzten loturentzako baizik ez da erabiltzen, batez ere edozein likido edo gasentzako tutuak, gas/erregai tangak, likidoentzako andelak, itxitura berezia edo fidagarria behar duten soldadura lanentzako, etab.

Haatik, gaur egun TIG soldaduraren erabilpena altzairu herdoilgaitz eta berezietan orokortzen ari da, nahiz eta soldadura hau askoz ere garestiago izan, honen bidez akabera hobegoa eta estilo txukunagoa lortzen baita.

TIG soldadurari buruzko eskema (ingelesez).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.