TI-Raleigh
TI–Raleigh Herbereetako txirrindularitza talde profesionala izan zen, 1972 eta 1983 artean. Talde honen sortzailea eta kirol zuzendaria Peter Post izan zen. Lehenago, 1967tik 1972ra, talde amateurra zen eta britainiar lizentzia zeukan.
TI-Raleigh | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | TI-Raleigh, TI-Raleigh-Campagnolo, TI-Raleigh, TI-Raleigh-McGregor, TI-Raleigh-Creda, TI-Raleigh-Campagnolo, Carlton-BMB Bull, TI-Carlton eta Carlton-Truwel-Campagnolo |
Mota | txirrindularitza talde profesionala |
Herrialdea | Erresuma Batua eta Herbehereak |
Entrenatzailea | George Shaw, John Larcombe, Arthur Metcalfe, Peter Post eta Jules De Wever |
Osatuta | TI-Raleigh 1972 TI-Raleigh 1973 TI-Raleigh 1974 TI-Raleigh 1975 TI-Raleigh 1977 TI-Raleigh-Campagnolo 1976 TI-Raleigh-Campagnolo 1982 TI-Raleigh-Campagnolo 1983 TI-Raleigh-Creda 1980 TI-Raleigh-Creda 1981 TI-Raleigh-McGregor 1978 TI-Raleigh-McGregor 1979 |
Historia | |
Sorrera | 1967 |
Desagerpena | 1983 |
Taldeak arrakasta haundia izan zuen, bai Klasikoetan zein etapakako Itzulietan. Txirrindulari nabarmenenak Joop Zoetemelk, Jan Raas, Gerrie Knetemann, Hennie Kuiper, Henk Lubberding, Urs Freuler, Henk Lubberding, René Pijnen, Johan van der Velde, eta Dietrich Thurau izan ziren, besteak beste. Taldea diziplinagatik zen ezaguna eta taldekako erlojupekoetan espezialistak ziren. Bizikleten koadroen ekoizpena, Jan le Granden[1] kontrolpean egiten zen, Raleighen SBDU Ilkeston lantegian.
Babesleak
Taldearen babesle nagusiak, Erresuma Batuko Raleigh Bicycle Company[2] bizikleta ekoizlea alde batetik eta bestetik enpresa honen jabea TI Group ziren.
TI-Raleigh taldearen amaiera
1983ko denboraldiaren amaieran, TI-Raleigh taldea banandu zen, Jan Raas munduko txapeldun ohiaren eta Peter Post kirol zuzendariaren arteko eztabaidak eta tentsioak zirela eta.[3] Zazpi txirrindularik jarraitu zioten Peter Posti, Panasonic txirrindulari talde berriari eta beste sei Raasekin joan ziren Rabobank taldera.
Taldeko txirrindulari ezagunenak
- Peter Post (zuzendaria)
- Jacques Hanegraaf
- Frank Hoste
- Gerben Karstens
- Gerrie Knetemann
- Hennie Kuiper
- Henk Lubberding
- Bert Oosterbosch
- Ludo Peeters
- René Pijnen
- Cees Priem
- Bert Pronk
- Jan Raas
- Roy Schuiten
- Dietrich Thurau
- Johan van der Velde
- Leo van Vliet
- Paul Wellens
- Ad Wijnands
- Peter Winnen
- Joop Zoetemelk
Garaipen garrantzitsuenak
1974
- Nazioen Sari Nagusia, Roy Schuiten
- Munduko txapelketa, Banakako jazarpena, Roy Schuiten
- Europako Madison txapelketa, René Pijnen
- Dortmundeko Sei Egunak, René Pijnen
- Rotterdameko Sei Egunak, René Pijnen
- Berlingo Sei Egunak, René Pijnen eta Roy Schuiten
1975
- Rund um den Henninger-Turm, Roy Schuiten
- Munduko txapelketa, Banakako jazarpena, Roy Schuiten
- Nazioen Sari Nagusia, Roy Schuiten
- Bremengo Sei Egunak, René Pijnen
- Frankfurteko Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Londresko Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Municheko Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Munsterreko Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Züricheko Sei Egunak, Günther Haritz
- Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa, Dietrich Thurau
1976
- Suitzako Itzulia, Hennie Kuiper
- Frantziako Tourra: 4 etapa (Hennie Kuiper, Gerben Karstens (2), (Taldekako erlojupeko)
- Europako Madison txapelketa, Réne Pijnen eta Günther Haritz
- Bremengo Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Munsterreko Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Grenobleko Sei Egunak, Günther Haritz
- Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa, Dietrich Thurau
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Jan Raas
1977
- Dunkerqueko Lau Egunak, Gerrie Knetemann
- Rund um den Henninger-Turm, Gerrie Knetemann
- Frantziako Tourra: 8 etapa (Dietrich Thurau (5), Gerrie Knetemann (2), Hennie Kuiper); Gazteen sailkapena (Dietrich Thurau) eta Taldekako sailkapena
- Luxenburgoko Tourra, Bert Pronk
- Herbehereetako Itzulia, Bert Pronk
- Herningeko Sei Egunak, René Pijnen
- Koloniako Sei Egunak, René Pijnen eta Günther Haritz
- Londresko Sei Egunak, René Pijnen
- Rotterdameko Sei Egunak, René Pijnen
- Grenobleko Sei Egunak, René Pijnen
1978
- Amstel Gold Race, Jan Raas
- Paris-Niza, Gerrie Knetemann
- Paris-Brusela, Jan Raas
- Paris-Tours, Jan Raas
- Romandiako Tourra, Johan van der Velde
- Suitzako Itzulia, Paul Wellens
- Munduko errepideko txapelketa, Gerrie Knetemann
- Frantziako Tourra: 10 etapa (Jan Raas (3), Gerrie Knetemann (2), Paul Wellens, Klaus-Peter Thaler, Hennie Kuiper, Henk Lubberding, taldekako erlojupekoal); 7 elastiko hori (Jan Raas (3), Gerrie Knetemann (2), Klaus-Peter Thaler (2)); Gazteen sailkapena (Henk Lubberding)
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Henk Lubberding
1979
- Amstel Gold Race, Jan Raas
- Flandriako Tourra, Jan Raas
- Suitzako Itzulia, Wilfried Wesemael
- Munduko errepideko txapelketa, Jan Raas
- Munduko txapelketa, Banakako jazarpena, Bert Oosterbosch
- Frantziako Tourra: etapa (Gerrie Knetemann (2), taldekako erlojupeko (2), Jan Raas, Leo van Vliet); elastiko hori 1 (Gerrie Knetemann)
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Henk Lubberding
1980
- Frantziako Tourra, Joop Zoetemelk
- Amstel Gold Race, Jan Raas
- Dauphine Libere , Johan van der Velde
- Luxenburgoko Tourra, Bert Oosterbosch
- Gante-Wevelgem, Henk Lubberding
- Belgikako Itzulia, Gerrie Knetemann
- Frantziako Tourra: 11 etapa (Jan Raas (3), Joop Zoetemelk (2), 2 x taldekako erlojupekoa, Gerrie Knetemann, Bert Oosterbosch, Henk Lubberding, Cees Priem); 11 elastiko hori (Joop Zoetemelk (10), Gerrie Knetemann); Sailkapen ororokorra: 1. (Joop Zoetemelk); Gazteen sailkapena: 1. (Johan van der Velde)
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Johan van der Velde
1981
- Omloop Het Volk, Jan Raas
- Gante-Wevelgem, Jan Raas
- Paris-Tours, Jan Raas
- Belgikako Itzulia, Ad Wijnands
- Frantziako Tourra: 7 etapa (taldekako erlojupeko (2), Ad Wijnands (2), Johan van der Velde (2), Urs Freuler); 4 elastiko hori (Gerrie Knetemann)
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Jacques Hanegraaf
1982
- Amstel Gold Race, Jan Raas
- Paris-Roubaix, Jan Raas
- Gante-Wevelgem, Frank Hoste
- Dunkerqueko Lau Egunak, Frank Hoste
- Paris-Brusela, Jacques Hanegraaf
- Rund um den Henninger-Turm, Ludo Peeters
- Frantziako Tourra: 6 etapa (Gerrie Knetemann (2), Jan Raas, Frank Hoste, Ludo Peeters, taldekako erlojupekoa); elastiko hori 1 (Ludo Peeters)
- Munduko pistako txapelketa, Leicester Ingalaterra, Gordon Singleton Urrea Keirinen eta Zilarra Sprintean
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Johan van der Velde
- Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa, Frank Hoste
1983
- Flandriako Tourra, Jan Raas
- Gante-Wevelgem, Leo van Vliet
- Dunkerqueko Lau Egunak, Leo van Vliet
- Rund um den Henninger-Turm, Ludo Peeters
- Paris-Tours, Ludo Peeters
- Züricheko txapelketa, Johan van der Velde
- Frantziako Tourra: 4 etapa (Bert Oosterbosch (2), Peter Winnen, Henk Lubberding) eta Taldekako salikapena
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa, Jan Raas
Erreferentziak
- Jan le Grand
- Raleigh
- Het geheim van Raleigh Argitaletxea:Arbeiderspers ISBN 90-809676-3-7
Kanpo estekak
- (Ingelesez) TI-Raleigh Cycling Team: Jan Raas, Peter Post
- (Ingelesez) Threads of history: TI-Raleigh