TCP/IP eredu
TCP/IP eredua edo Interneteko protokolo multzoa, Interneteko konputagailu-sareen komunikazioa ahalbidetzen duen protokolo multzoa da. Laburpen moduan TCP/IP protokolo multzoa ere deitzen zaio, giltzarria diren protokolo biei aipamena eginez. Batetik TCP (Transfer Control Protocol) eta IP (Internet Protocol), zein lehenen definitu ziren eta protokoloko multzoko erabilienak dira.
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Historia
1969an, AEBtako ARPA (Advanced Research Projects Agency) agentziak agindu bat jaso zuen: bere azpiegituraren zati bat apurtuta ere (eraso nuklear baten ondorioz...), martxan jarraituko lukeen sare bat sortzeko; konektaturik jarraitzen zuten ordenagailuek bide fisiko bat baleukate, elkarrekin komunikatzen jarraitu beharko lukete. Poliki-poliki, proiektuan parte hartzen zuten enpresa eta unibertsitateek ARPANET izena hartu zuen sarea sortzen hasi ziren.
ARPANet hazten joan zen eta zenbait esperimentu egin ziren datuak transmititzeko beste elementu batzuk erabiltzeko: adibidez, irrati eta satelite bidez. Puntu honetan zeuzkaten protokoloek arazoak sortu zituzten eta beste protokolo multzo bat (beste protokolo-pila bat) eta arkitektura bat diseinatu ziren. Multzo berri honi TCP/IP (Transmission Control Protocol/Internet Protocol) izena eman zitzaion protokolo pilako bi protokolo garrantzitsuenen izenagatik. ARPANet oraindik bizkorrago hasi zen hazten eta, are gehiago EEBBtako Nazioko Zientzia Sarearekin (NSFNet) bat egitean. Poliki-poliki gaur egun ezaguna egiten zaigun Internet izena hartzen joan zen.
Ezaugarriak
TCP/IPko diseinatzaileak OSIkoak baino praktikoagoak izan ziren: Lehenik protokoloak sortu zituzten eta geroago definitu zuten eredua, zeuden protokoloak barruan sartzeko. Ondorioz, TCP/IP eredua OSI eredua baino sinpleagoa da; OSI, berriz, askoz ere koherente eta akademikoagoa.
TCP/IP protokoloaren oinarrizko ezaugarriak:
- Pakete-konmutazioa erabiltzen du
- Datagramak izeneko paketeak erabiltzen ditu
- Sareko edozein puntutik makina biren arteko konexio fidagarria ahalbidetzen du
- Maila baxuko protokoloetan sostengatzen da ( Ethernet, Token Ring)
- Arkitektura desberdineko eta sistema eragile desberdineko sareak elkar konektatzeko ahalmena dauka
TCP/IP mailak
TCP/IP-ko protokolo multzoa OSI ereduan nola sartzen den irizpide desberdinak daude. Orduan ez dago erabat zuzen edo onartua dagoen sailkapenik. Erantzunik onartuena eta sinpleena azalduko dugu.
TCP/IP ereduan bost maila (geruza) daude: maila fisikoa, datu-lotura maila, sarearte-maila, garraio-maila eta aplikazio-maila. Ondoren mailak eta dagozkien sare protokoloak:
5 | Aplikazio-maila | Komunikazio azpi-egituretako sarbidea. Aplikazio estandarrak (ftp, e-mail,...). HTTP, FTP, DNS |
4 | Garraio-maila | |
3 | Sare-arte maila |
Sistema heterogeneoen komunikazioa. IP |
2 | Datu-lotura maila | Sare homogeneo bateko makina bi konektatzeaz arduratzen da Ethernet, Token Ring... |
1 | Maila fisikoa | Transmisio-bideak eta kodeketa teknikak, T1, E1 |
Sailkapen batzuk, datu-lotura maila eta maila fisikoa “azpi-sare sarbiderako” mailan bat egiten dute.
OSI eta TCP/IPren alderaketa
OSI akademikoagoa, koherenteagoa, modularragoa eta protokolo jakin batek gutxiago baldintzatutako eredua da. Horregatik edozein sare mota esplikatzerakoan erreferentzia eredu bezala hartzen da. OSIk oso argi bereizten ditu zerbitzuak, interfazeak eta protokoloak. Hau guztia, askoz ere nahasiago dago TCP/IP ereduan.
Gaur egun TCP/IP gailendu zaio OSIri. Arrazoirik garrantzitsuenak: lehenago agertu zela eta funtzionatu egiten zuela (OSIk, hasieran, telekomunikazioak kontrolatzeko administrazioak egindako asmakuntza bat, itxuragabekeri politiko-burokratiko bat zela-eta, fama txarra izan zuen. OSI ereduak zazpi maila ditu, TCP/IPk, berriz, lau. Azpi-sare sarbiderako maila, geruza fisikoaren eta datu-lotura geruzaren bat-egitea ez da ona; saio-, aurkezpen- eta aplikazio- mailak fusionatzea, berriz, OSIren eredua baino askoz ere logikoagoa da.
TCP/IPren abantailak
- TCP/IP protokoloen multzoa ibilbide desberdinetatik paketeak bideratzeko diseinatuta dago
- Konputagailu-sare txikientzako zein handientzako egokia da
- Internetera konektatzeko erabiltzen da
TCP/IPren desabantailak
- NetBEUI edo IPX/SPX protokoloak baino konfigurazio eta mantentze lan handiagoa du.
- Datu-trafiko txikiko egoeraten zerbait geldoago da. Aldiz datu-trafiko altutan ariangoa izan daiteke.
TCP/IP ereduaren alderaketa OSI modeloarekin
OSI mailak |
TCP/IP geruzen eredua |
Aplikazio-maila: Telnet, FTP, SNMP, DNS, HTTP (aurkezpena eta saioa geruzak aplikazioa geruzaren ardurapean) | |
Azpisare sarbide maila(sare interfazea): IEEE 802.3, Ethernet, Token Ring, FDDI | |
TCP/IP protokoloen kokapena OSI modeloan
TCP/IP protokoloen kokapena OSI modeloan | |||||||
APLIKAZIOA |
|||||||
AURKEZPENA | |||||||
SAIOA | |||||||
GARRAIOA |
|||||||
SAREA |
|||||||
DATU LOTURA |
IEEE 802.2 (LLC) |
LLC/SNAP | |||||
LAPB |
|||||||
FISIKOA |
WAN transmisio sinkronoa |
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.