T. S. Eliot
Thomas Stearns Eliot, T. S. Eliot izenaz ezaguna, (St. Louis, 1888ko irailaren 26a - Londres, 1965eko urtarrilaren 4a) estatubatuar eta ingeles poeta, antzerkigile eta literatura-kritikari bat izan zen. XX. mendeko ingelesezko poetarik handienetariko bat izan zen eta 1948an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
T. S. Eliot | |
---|---|
(1934) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Stearns Eliot |
Jaiotza | Saint Louis, 1888ko irailaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak 1927) Erresuma Batua (1927 - |
Bizilekua | Missouri Saint Louis Ash Street (en) |
Heriotza | Kensington eta Londres, 1965eko urtarrilaren 4a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Saint Michael (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birika-enfisema |
Familia | |
Aita | Henry Ware Eliot |
Ama | Charlotte Champe Stearns |
Ezkontidea(k) | Vivienne Haigh-Wood Eliot (1915 - 1947) Valerie Eliot (1957ko urtarrilaren 10a - 1965eko urtarrilaren 4a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Milton Academy (en) Harvard College (en) Merton College (en) Harvard Unibertsitatea Eliot House (en) |
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, saiakeragilea, literatura-kritikaria, gizarte-kritikaria, ipuingilea, unibertsitateko irakaslea, gidoilaria, kanta-idazlea, haur literatura idazlea, kazetaria eta kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea Birkbeck, University of London (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Dante Alighieri, Kyriakos Charalambides (en) , John Donne, Alfred Tennyson, James George Frazer, Virgilio, John Ruskin, Ezra Pound, Gilbert Keith Chesterton, Matthew Arnold, Robert Browning, Samuel Johnson, Paul Valéry, F. H. Bradley (en) , Jules Laforgue, Charles Maurras, Evelyn Underhill, Richard Crashaw (en) , William Butler Yeats, Charles Baudelaire, William Shakespeare, John Milton, Homero, Charles Dickens, Walt Whitman, Stéphane Mallarmé, Joseph Conrad, Immanuel Kant eta Francis Scott Fitzgerald |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Linzeen Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Phi Beta Kappa Elkartea James Joyce Society (en) |
Mugimendua | Literatura modernista |
Genero artistikoa | olerkigintza fiction literature (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | unitarismoa Anglo-Catholicism (en) |
| |
Ingalaterratik AEBetara joan zen familia batean jaio zen Thomas Stearns Eliot, Saint Louis hirian (Missouri), 1888an. Lehen ikasketak Harvard Unibertsitatean egin zituen, eta gero Sorbonan eta Oxforden jarraitu zituen. 25 urterekin Ingalaterrara joan zen, britainiar herritartasuna bereganatu baitzuen[1].
Literaturako Nobel Saria eman zioten 1948an. Gero ere, idazten jarraitu zuen, hil zen arte (1965), baina garai hartan ondu zituen lanek ez zuten oihartzun handirik izan[1].
Bere saiakerek New Criticism izeneko eskolan eragin handia izan zuten. Euskal literaturan ere bere eragina nabarmena izan zen: Gabriel Arestiren lehenengo poemetan edota Joseba Sarrionandiak 1983an bere lanak euskaratu zituenean.
Bere lanen bilakaera
Edward Fitzgerald eta bere Omar Khayyamen poemen itzulpenen eragin handia eduki zuen gaztetako aurreneko poemek. Ezra Pounden bidez Ingalaterrako poesigintza ezagutu zuen. Molde poetiko berria bere lehen poema liburuan ikusi zen, The Love Song of J. Alfred Prufrock delakoan (1915, J. Alfred Prufrocken amodiozko kantua). Barne bakarrizketak ageri dira. Modu askotako aipu eta erreferentziak ere agertzen dira[1].
The Waste Land, 1922an argitarau zuen. XX. mendeko literaturaren gailurtzat jotzen da. Collage moduan eginda, aipu eta erreferentzia heterogeneoz egina, ahots ezberdin askoren nahasketa aldakorra da The Waste Land. Poema liburu oso berritzailea izan zen beree garaian[1].
Hala ere, Four Quartets (1943) da askorentzat Elioten obraren gailurtzat. Aurretik argitaraturik zituen arren elkarrekin loturak zituzten lau poema luze bildu zituen liburu bertan : Burnt Norton, East Cocker, The Dry Salvages eta Little Godding. Egileak filosofiaren eta mistizismoa lantzen duten irakurketak eta ikasketak daude liburua osatzen duten poemen oinarrian[1].
Lanak
Poesia
- Prufrock and Other Observations (1917)
- The Love Song of J. Alfred Prufrock
- Portrait of a Lady
- Aunt Helen
- Poems (1920)
- Gerontion
- Sweeney Among the Nightingales
- "The Hippopotamus"
- "Whispers of Immortality"
- "Mr. Eliot's Sunday Morning Service"
- "A Cooking Egg"
- The Waste Land (1922)
- The Hollow Men (1925)
- Ariel poems (1927–1954)
- The Journey of the Magi (1927)
- Ash Wednesday (1930)
- Coriolan (1931)
- Old Possum's Book of Practical Cats (1939)
- The Queen's Book of the Red Cross (1939)
- The Marching Song of the Pollicle Dogs
- Billy M'Caw: The Remarkable Parrot
- Four Quartets (1945)
Antzerkilanak
- Sweeney Agonistes (1926)
- The Rock (1934)
- Murder in the Cathedral (1935)
- The Family Reunion (1939)
- The Cocktail Party (1949)
- The Confidential Clerk (1953)
- The Elder Statesman (1959)
Saiakerak
- Christianity & Culture (1939, 1948)
- The Second-Order Mind (1920)
- Tradition and the Individual Talent (1920)
- The Sacred Wood: Essays on Poetry and Criticism (1920)
- "Hamlet and His Problems"
- Homage to John Dryden (1924)
- Shakespeare and the Stoicism of Seneca (1928)
- For Lancelot Andrewes (1928)
- Dante (1929)
- Selected Essays, 1917–1932 (1932)
- The Use of Poetry and the Use of Criticism (1933)
- After Strange Gods (1934)
- Elizabethan Essays (1934)
- Essays Ancient and Modern (1936)
- The Idea of a Christian Society (1939)
- A Choice of Kipling's Verse (1941)
- Notes Towards the Definition of Culture (1948)
- Poetry and Drama (1951)
- The Three Voices of Poetry (1954)
- The Frontiers of Criticism (1956)
- On Poetry and Poets (1957)
Hilondoko lanak
- To Criticize the Critic (1965)
- The Waste Land: Facsimile Edition (1974)
- Inventions of the March Hare: Poems 1909-1917 (1996)
Euskarara itzulitakoak
1983an kaleratu zen T. S. Elioten poemen itzulpenekin osatutako euskarazko aurreneko liburu bakarra: T. S. Eliot euskaraz (Hordago). Gabriel Arestik, Joseba Sarrionandiak eta Jon Juaristik egin zuten itzulpen lana. Jatorrizkoa zen Four Quartets, Lau Quartetto bilakatu zuen Arestik; The Waste Land zena, Lur eremua Sarrionandiak; eta Juaristik beste hainbat poema euskaratu zituen. Joxemari Iturraldek ere parte hartu zuen liburu hartan. Liburuko itzulpenetako batzuk Oh! Euzkadi eta Pott aldizkarietan argitaratuta zeuden lehenago[1].
Erreferentziak
- Juan Luis Zabala, «Berritzaile kanonikoa», Berria, 2015-01-03