Tōno (Iwate)

Tōno (japonieraz: 遠野市 Tōno-shi) Japoniako Honshu uharteko hiri bat da, Iwate prefeturan dagoena. 2014ko erroldaren arabera 28.078 biztanle ditu. "Folklorearen hiria" ezizenaz ezagutzen da paisaia natural eta kultura tradizionalarengatik.

Tōno
遠野市
遠野市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tohoku
Iwate
Jatorrizko izena遠野市
Geografia
Koordenatuak39°19′55″N 141°31′58″E
Map
Azalera825,62 km²
MugakideakKamaishi (en) Itzuli, Hanamaki (en) Itzuli, Ōshū (en) Itzuli, Miyako (en) Itzuli, Ōtsuchi (en) Itzuli eta Sumita (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria25.181 (2021eko martxoaren 1a)
−2.881 (2015)
Dentsitatea34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1954ko abenduaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakSalerno, Chattanooga, Musashino, Mitaka, Kikuchi (en) Itzuli, Nishimera (en) Itzuli, Obu (en) Itzuli eta Fukusaki (en) Itzuli
http://www.city.tono.iwate.jp/ www.city.tono.iwate.jp

Historia

Jōmon Arotik populatua izan da, garai hartako pitxarrak aurkitu dira eta. Ondoren Emishi herriak okupatu zituen inguruak, eta oraindik ainuerazko toponimoak mantentzen dira. 1051 eta 1063 artean Minamoto no Yoshiie eta Abe no Sadatok borroka ugari izan zituzten inguruan eta ordutik aurrera Hiraizumi Fujiwara leinuak agindu zuen Tōnon. Zaldiak hazteko erabili zen harana.

Sengoku Aroan hainbat samurai leinu izan ziren agintean baina Edo Aroan Moriokako Nambu leinuak gobernatu zuen Tōno. Honek Nabekura gaztelua eraiki zuen 1627an.

Meiji berrezarkuntzarekin batera zeta eta kotoi industriak garatu ziren. 1905-06ko neguan ordea zetar guztiak galdu ziren eta gose itzela jasan zuten Tōnoko biztanleek, esaten denez basalandareen sustraiak jaterainokoa.

Tōno udalerria 1954 urtean eratu zen Tōno bera beste zazpi herrixkarekin batzean.

Geografia

Iwate prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Sarugaishi ibaiaren ertzeko lautadetan, eta mendiz inguraturik dago, aipagarriena Hayachine mendia (1.914m).

Ondasun nabarmenak

  • Furusato-mura herri tradizionala: XVIII eta XIX mendeetako L-itxurako etxe tradizionalak daude bertan, magariya izenekoak.
  • Tōno Monogataritik ateratako folklore jaialdiak.
  • Fukusen-ji teplua: Japoniako egurrezko Kannon irudi handiena dauka.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.