Tāufaʻāhau Tupou IV.a
Tāufaʻāhau Tupou IV.a (Nuku'alofa, Tonga, 1918ko uztailaren 4a - Auckland, Zeelanda Berria, 2006ko irailaren 10a) Tongako erregea izan zen, Sālote Tupou III.a erreginaren eta Viliami Tungī Mailefihi uharteko lehen ministroaren semea.
Tāufaʻāhau Tupou IV.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
1965eko abenduaren 16a - 2006ko irailaren 10a ← Sālote Tupou III.a - George Tupou V.a →
1949ko abenduaren 12a - 1965eko abenduaren 16a ← Solomone Ula Ata (en) - Fatafehi Tuʻipelehake → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Siaosi Tāufaʻāhau Tupoulahi | ||||
Jaiotza | Royal Palace of Nukuʻalofa (en) , 1918ko uztailaren 4a | ||||
Herrialdea | Tonga | ||||
Bizilekua | Royal Palace of Nukuʻalofa (en) | ||||
Heriotza | Auckland, 2006ko irailaren 10a (88 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mala'ekula (en) | ||||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | Viliami Tungī Mailefihi | ||||
Ama | Sālote Tupou III.a | ||||
Ezkontidea(k) | Queen Halaevalu Mataʻaho, Queen Mother of Tonga (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sydneyko Unibertsitatea Tupou College (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Bizitza
Ikasketak Newington eskola metodistan egin zituen, Hegoaldeko Gales Berrian. Ekonomia eta legeak ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean. 1942an Hezkuntza Ministerioan izan zen, eta ondoren Osasun Ministerioan. 1949an lehen ministro izendatu zuten, eta aldi berean, Kanpo Arazoetako ministro eta Nekazaritzako ministro ere izan zen. Kargu horiek 1965. urtera arte izan zituen. Urte horretan erregina hil zen, eta berak hartu zuen haren lekua. Agintean egon zen bitartean, Tongak erabateko burujabetasuna lortu zuen (1970), baina gobernu-sisteman ez zen oinarrizko aldaketarik izan. Tupou IV.ak hainbat domina jaso zituen, horien artean Alemaniako Errepublika Federalak ematen zuen Merituaren Ordenakoa (1978).
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.